Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Galdera, M.ª Aránzazu Quiroga Cia Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-politikari buruzkoa.
2004.06.18
99
05:04
Deialdiko hamaikagarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\10\05\01\00291Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-politikari buruz.

Izapideak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak erantzun du.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:12)Bideoa ikusi

--- (02:15)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (02:16)Bideoa ikusi

--- (02:17)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamaikagarren puntua: "Galdera, María
Aránzazu Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko
Jaurlaritzaren etxebizitza-politikari buruzkoa".

Quiroga andrea, zeurea dozu hitza.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari jauna.

Bueno, galdera lehendakariari egin nahi nion. Ez nuen
esperantza handirik bera hemen ikusteko, niri erantzutera
etorriko zela pentsatzeko. Baina, gutxienez, sailburu jauna
ez den Jaurlaritzako beste ordezkari bat nahi nuen,
dagoeneko askotan entzun baitugu berak esandakoa. Baina,
hala ere, nire galdera egingo dut.

Eusko Jaurlaritzak etxebizitzen inguruan azkenaldian izan
duen politikak euskal erakundeen arteko akordiorik eza
bilatzea izan du ezaugarri, nahiz eta akordio hori
ezinbestekoa izan eraginkortasunez heltzeko gure autonomia-
erkidegoan dugun etxebizitzaren arazoari.

Aurka egite horren adibide garbia baieztatu ahal izan dugu
orain dela gutxi, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
sailburuak autonomia-erkidegoan eraikitako babes ofizialeko
etxebizitza guztiak zozketatzeko erabakia hartu zuenean,
nahiz eta udalen edo bestelako erakundeen jabetzakoak izan
eta Eusko Jaurlaritzak ez hartu parte ez sustapenean, ez
eraikuntzan.

Erabaki horrek eragin dituen erakundeek erantzun sendoa
eman diote sailburuari, are gehiago Etxebizitza
sailburuaren adierazpen arduragabeak entzunda. Izan ere,
adierazpen horietan etxebizitza babestuak iruzur eginez
esleitzea egotzi zien euskal udalei. Baina horretan ez
ziren amaitu Jaurlaritzaren eta Etxebizitza sailburuaren
haserrea, Bizkaiko diputatuarengana ere iritsi baitzen,
Bizkaian hiru mila etxebizitza eraikiko zituela esatea
bururatu zitzaionean eta sailburu jaunak besteren
eskumenetan sartzea eta norabait ere iruzurra egiten zuten
higiezinen enpresak sortu nahi izatea leporatu zionean.

Adierazpen horiek eragin duten alarma soziala ikusita, eta
eztabaida horren arduradun Eusko Jaurlaritza dela kontuan
izanda, Euskal Talde Popularrak lehendakari