Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, irakaskuntza-sistemako hizkuntza-ereduei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.06.25
100
09:47

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00346Irakaskuntza-sistemako hizkuntza-ereduei buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (01:02)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (01:13)Bideoa ikusi

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-EB/IU/B LT) (01:17)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:23)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (01:33)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (01:42)Bideoa ikusi

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (01:47)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:50)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (01:53)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:56)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Araba, Bizkaia eta
Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak legebiltzar-taldeak
egindako legez besteko proposamena, irakaskuntza-sistemako
hizkuntza-ereduei buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joango gara. Zeregin
horretan sartuz, ekimena proposatu duen taldearen txanda,
hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista
Abertzaleak taldearen ordezkari dan Álvarez jaunak dauka
hitza.

ÁLVAREZ FORCADA jaunak: Arratsalde on.

Iztueta anderea... Bueno, nik uste dut gaia nahiko ezaguna
dela eta era berean korapilatsua.

LEHENDAKARIAK: Ixilik, mesedez...

ÁLVAREZ FORCADA jaunak: Izan ere, guk uste dugu azpian
ezkutatzen den problema gurasoek bere seme-alabak bere ama-
hizkuntzan eskolatzeko eduki dezaketen eskubidea dela,
batetik; eta, bestetik, herri honetan, Administrazio
elebiduna daukaten gainerako herri guztietan gertatzen den
bezalaxe, eskolaratzen diren umeek bi hizkuntza
ikastearena.

Beraz, ez da guri bakarrik dagokigun problema bat, ezta
pertsonei bakarrik dagokien problema bat ere, baizik eta
hor nolabait uztartu behar dira pertsonen eskubide
pertsonalak eta herri honek dauzkan betebehar eta
administrazioen eskubide kolektiboak.

Eta, egia esan, irtenbide bat emateko asmotan, duela ia bi
hamarkadatik gora, hainbat saio egin ondoren, azkenean
Euskal Herrian ereduen planteamendua egin zen; hiru eredu
finkatu ziren, nagusienak behintzat A, B eta D, nahiz eta
gero X hor egon zen garai batean eta oraindik zerbait
badagoen, arrastoren bat, eta Nafarroan G eredua. Era
horretan, nolabait uztartu nahi ziren eskoletako
errealitate linguistikoa, gurasoen hautaketa linguistikoa
eta Administrazioak planteatzen duen elebitasunaren
inguruko helburua.

Eta urte asko pasa dira, asko izan dira egin diren
ikerketak –ni ez naiz hemen hasiko denak izendatzen;
zuetako askok ezagutzen dituzue ikerketa horiek guztiak–,
eta ikerketek bi emaitza nagusi adierazten dituzte. Bat,
eta nire ustez nagusia, D eredua sare guztietan izugarri
indartu dela