Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, etxebizitza babestuen behin-behineko eta behin betiko kalifikazioari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.06.25
100
09:47

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00347Etxebizitza babestuen behin-behineko eta behin betiko kalifikazioari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:57)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (Eserlekutik) (02:03)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-IU LT) (02:04)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (02:10)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (02:13)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (02:15)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:19)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-IU LT) (02:24)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (02:27)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (Eserlekutik) (02:28)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (02:29)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:31)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Popular Vasco-Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, etxebizitza babestuen behin-behineko eta behin
betiko kalifikazioari buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joateko, ekimena
aurkeztu dauan taldearen txanda, hau da, Euskal Talde
Popularreko ordezkari dan Quiroga andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna. Eta
arratsalde on, guztioi.

Labur-labur, legebiltzarkide jaun-andreok, izan ere, uste
dut gaur eztabaidatzeko –eta espero dugu ondoren onesteko–
planteatzen dugun ekimena, gure ikuspegitik behintzat,
nahiko argia eta zehatza dela, eta ez duela azalpen
handiegirik behar.

Ekimen honen bidez Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu alda
dezala etxebizitza babestuen araudia, eta zehatz-mehatz
Administrazioak eta kasu zehatz honetan lurralde-
ordezkariek etxebizitza babestuen hasierako eta bukaerako
kalifikazioa erabakitzeko ezarritako epeari dagokiona.

Alde horretatik, 2002ko erreformaren aurreko araudiak
hilabeteko epea ezartzen zuen Administrazioak erabakia
hartzeko. Aitzitik, erreforma hori egin ondoren ezarritako
epea hiru hilabetekoa da. Horrenbestez, beste bi hilabetez
luzatu da hasierako eta bukaerako kalifikazioa erabakitzeko
epea. Talde Popularraren ikuspuntutik, ulertezina da
Gobernu honek erabaki hori hartu izana, praktikan horrek
zer dakarren kontuan hartuta.

Legebiltzarkide jaun-andreok, Ganbera honetan ordezkatuta
gauden alderdi guztiok jabetzen gara, edo jabetu beharko
genuke behintzat, herritarrek gure Autonomia Erkidegoan
etxebizitza bat eskuratzeko dituzten zailtasunez. Horren
arrazoiak zein diren denok dakigu, eta ez dut uste arrazoi
horiek berriro aipatzea beharrezkoa denik. Dena den,
beharrezko jotzen dugu Ganbera honen aurrean agerian
jartzea, legebiltzarkide jaun-andreok, gure eginkizuna dela
egoera horretara eraman gaituzten arrazoiak identifikatzea,
eta, identifikatu ondoren, denon jomuga izan behar duen
helburua –herritar guztiek