Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Lehenbailehen eztabaidatzeko Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Konstituzio Auzitegiak Espainiako Gobernuaren errekurtsoa jasotako Euskal Unibertsitate Sistemaren Legeko artikuluen aplikazioa eten ondoren euskal unibertsitateak duen egoerari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.09.30
102
07:16
Deialdiko seigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00394Konstituzio Auzitegiak Espainiako Gobernuaren errekurtsoa jasotako Euskal Unibertsitate Sistemaren Legeko artikuluen aplikazioa eten ondoren euskal unibertsitateak duen egoerari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (00:19)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:35)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:42)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:52)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (01:03)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:08)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (01:19)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:27)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:32)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (01:37)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:44)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:52)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Lehenbailehen
eztabaidatzeko, Euskal Talde Popularrak egindako legez
besteko proposamena, Konstituzio Auzitegiak Espainiako
Gobernuaren errekurtsoa jasotako Euskal Unibertsitate
Sistemaren Legeko artikuluen aplikazioa eten ondoren Euskal
Unibertsitateak dauan egoerari buruzkoa. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Ekimena aurkeztu dauan taldearen txanda izango dogu, hau
da, Euskal Talde Popularraren txanda. Bere izenean, Ortega
jaunak dauka hitza.

ORTEGA CACHÓN jaunak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.
Legebiltzarkide jaun-andreok, lehendakaria.

Aurtengo otsailaren 25ean Euskal Unibertsitate Sistemaren
Legea onetsi zuen Eusko Legebiltzarrak tramitazio-prozesu –
nolabait deitzearren– aztoratzaile baten ondoren. Prozesu
hark –gogorarazi egingo dizuet– nolabaiteko krisia eragin
zuen Hirukoaren barruan: EAJk gauza bat bozkatu zuen eta
EAk, berriz, beste bat; lege-proiektua abenduan ekarri zen
osoko bilkurara eta ez zen onetsi, eta berehala aurkeztu
behar izan zen lege-proposamen bat testu bera oinarritzat
hartuta... Horren guztiaren ondoren, esan bezala, otsailean
onetsi zen Unibertsitate Legea, hain zuzen ere, gero
egiaztatu zen bezala eta aurreko hilabeteetan Gobernua
babesten duten alderdiek ezkutatzen saiatu ziren bezala,
azkenean Legebiltzarreko osoko bilkuran aldeko botoa eman
zuten Batasunako legebiltzarkideekin itunduta, adostuta.

Legearen tramitazio-prozesu osoan, gure legebiltzar-taldeak
eta beste legebiltzar-talde batzuek ohartarazi egin zuten,
esan zuten araua ez zela konstituzionala, izan ere,
aurrerago ikusiko dugun bezala, Unibertsitatearen
autonomiari egiten zion eraso, Autonomia Erkidegoaren
eskumen-esparrua gainditzen zuen eta ez zituen
errespetatzen Unibertsitate Lege Organikoaren
aurreikuspenak. Horregatik, eta aurtengo udan entzun ahal
izan ditugun adierazpenak entzun ondoren, gaur ezin da
biktimismoaz hitz egin, ezin da autogobernuaren aurkako
erasoez hitz egin, izan ere, Gobernuak, legea sustatu
zuenean, ondo