Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mistoa-Unidad Alavesa legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleak euskalduntzeko sistemen porrotari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.10.15
104
08:42

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00364Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleak euskalduntzeko sistemen porrotari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (01:56)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (02:05)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-EB LT) (02:13)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:20)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (00:00)Bideoa ikusi

Sola Brea, María Isabel (NV LT) (00:11)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (00:00)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:08)Bideoa ikusi

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-EB LT) (00:15)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:21)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (00:27)Bideoa ikusi

Sola Brea, María Isabel (NV LT) (00:35)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:40)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Mistoa-Unidad Alavesa
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleak
euskalduntzeko sistemen porrotari buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joateko, ekimena
aurkeztu dauan taldearen txanda izango dogu. Txanda
horretan, Mistoa-Unidad Alavesa taldearen ordezkari dan
Benito andreak dauka berbea.

BENITO BENGOA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari
jauna. Legebiltzarkide jaun-andreok.

Aurtengo ekainean hainbat datu agertu ziren komunikabide
batean. Komunikabide horrek adierazten zuen hamar
irakasletatik batek bakarrik, hau da, irakasleen %10ek
bakarrik, lortzen duela bigarren hizkuntz eskakizuna
euskalduntze-ikastaro trinkoak egin ondoren eta prozedura
garesti baten ondoren.

Abertzaleak ez diren irakaskuntzako sindikatuetatik behin
eta berriro eskatzen da prozesu horien etengabeko
ebaluazioa egiteko eta ez uzteko azterketa bakarraren esku
azken ebaluazioa. Zerbait ebaluatu behar da hizkuntza bat
ikasteko egiten den ahalegina, hizkuntza bat ikastean
erakusten den motibazioa, jarrera eta egiten den
aurrerapena, eta ez bakarrik prozesuaren une puntual
batean, izan ere, irakaslea une horretantxe murgiltzen da
aztertzailearen soken kontra egoteak eragiten duen
estresean, eta horrek blokeoa, urduritasuna eta paralisia
eragiten dizkio langileari, hortxe jokatzen baitu, eta
gehiegitan gainera, bere lanpostuaren egonkortasuna eta
mailaz igotzeko edota bere lanean jarraitu ahal izateko
aukera.

Egoera horrek, gizakiari zor zaion begirunearen
ikuspegitik, ez du izenik. Nik ez dakit Iraleko ikastaroak
%40k edo %10ek gainditzen dituen. Nik dakidana da sisteman
zerbait oker dabilela kontuan hartuta zenbat irakaslek ez
duten lortzen lanean jarraitzeko eta bere bokazio
profesionalean jarraitzeko aukera emango dien azterketa
gainditzea.

Curriculum akademiko eta profesional ona duen jendeaz ari
gara, funtzionario gisa lanean hainbat eta hainbat urtez
aritu diren eta