Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos, Eusko Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Batua/Berdeak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, nekazaritza-politika bateratua Euskal Autonomia Erkidegoa eskualdetzat hartuta aplikatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.10.15
104
08:42
Deialdiko zazpigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00379Nekazaritza-politika bateratua Euskal Autonomia Erkidegoa eskualdetzat hartuta aplikatzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-EB LT) (00:00)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:07)Bideoa ikusi

Bilbao Barandica, Izaskun (NV LT) (00:13)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Anda Fernández, José Luis (SV-ES LT) (00:24)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (00:36)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-EB LT) (00:44)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:49)Bideoa ikusi

Bilbao Barandica, Izaskun (NV LT) (00:55)Bideoa ikusi

Anda Fernández, José Luis (SV-ES LT) (01:03)Bideoa ikusi

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (01:09)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:12)Bideoa ikusi

Testua

Gai zerrendako zazpigarren puntua: "Euzko Abertzaleak,
Eusko Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Batua/Berdeak
legebiltzarkideek egindako legez besteko proposamena,
nekazaritza-politika bateratua Euskal Autonomia Erkidegoa
eskualdetzat hartuta aplikatzeari buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, Mistoa-Ezker
Batua/Berdeak taldearen ordezkari dan Karrera jaunak dauka
berbea.

KARRERA AGIRREBARRENA jaunak: Presidente jauna,
legebiltzarkideok, arratsalde on.

Gaur goizean eztabaida egin dugu Estatutuak 25 urte dituela
eta ospatu egin behar dela, eta gai hau Estatutuarekin
zuzen-zuzen lotuta dago. Eta hemen ikusiko dugu goizean
eman diren arrazoi batzuek nola betetzen diren.

Esan da, lehenengo, Estatutua ez dela betetzen, baita ere
esan da Estatutuak hasieran zituen konpetentziak lege
organikoaren bidez murriztu egin zirela.Baina nik gehiago
esan dut, Estatutuari Estatuko Gobernuak konpetentziak
kendu egiten dizkiola Europaren bidez, eta hau da etsenplu
horietako bat: Estututuak esaten du konpetentzia gure
eskuetan dagoela, eta Europaren bidez kendu egiten digu;
hau da etsenplu garbi horietako bat. Horregatik, goizean
egin den eztabaida ondo dago.

Eta gero Europari buruz egin da eztabaida, eta harekin ere
ondo dator. Baina kendu egiten da Europak hori eskatzen
duelako? Ez, Europak esan du hau ederki egin daitekeela
erregioen bidez, autonomien bidez, estatu federalen bidez
ederki egin daitekeela, eta gainera horretaz akordio bat
dago. 2003an onartutako Erreglamenduko 58 eta 64.
artikuluak garbi esaten du hori egin daitekeela eta
erregioen bidez eta autonomien bidez zuzendu eta eraman
daitekeela. Hori egiteko eraman behar diren bideak esaten
ditu.

Baina Estatuko Gobernuak esaten du: "Ez, honela ez da
egingo". Estatuko Gobernuak berak bere esku hartuko du eta
berak egingo du. Eta honekin zer egiten du? Ba guk
Estatutuan dauzkagun konpetentziak kendu. Hori da azkenean
hemen egin dena. Horregatik, guk egiten dugun eskaera
garbia da, eta esaten du: "Ez,