Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Europako Konstituzioa berresteaz Eusko Jaurlaritzak dituen asmoei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.11.12
107
05:07

Jatorrizko ekimenak

07\11\03\00\00055Europako Konstituzioa berresteaz Eusko Jaurlaritzak dituen asmoei buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (02:26)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (02:37)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (02:44)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (02:47)Bideoa ikusi

Knör Borràs, Gorka (EA LT) (00:00)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (00:10)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (00:15)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (00:21)Bideoa ikusi

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (00:27)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:29)Bideoa ikusi

Knör Borràs, Gorka (EA LT) (00:34)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (00:40)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:45)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Carmelo Barrio
Baroja Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak aurkeztua, Europako Konstituzioa
berresteaz Eusko Jaurlaritzak dituen asmoei buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joateko, ekimena
aurkeztu dauan taldearen txanda, eta bere izenean, hau da,
Euskal Talde Popularraren izenean, Barrio jaunak dauka
hitza.

BARRIO BAROJA jaunak: Egun on, lehendakari jauna,
legebiltzarkide jaun-andreok.

Berriro ere ohore handia da legebiltzarkide honentzat,
Europara garamatzan bidea jarraitzen duen ekimen bat hona
ekartzea, Europako Konstituzioarekin sortu den aukeraz
baliatuz, euskal herritarrei hemen aurkeztea. Era berean,
ekimenaren oinarria da hiritar euskaldunentzat berri ona
dela Europako konstituzio-testua eta helburua, berriz,
behin betiko onesteari begira gure gizartearen aldetik
ahalik eta babesik eta adierazpenik zabalena bilatzea.

Nire taldeak eta Alderdi Popular osoak jadanik iragarri
dute Europako Konstituzioa babestu egingo dutela, "bai"
esango diotela otsailaren 20an egitekoa den
erreferendumean, Europaren batasun politikoaren bidean,
itzulerarik gabeko bidean, beste mugarri bat izango den
erreferendumean, egingo den galderari.

Ekimen hau Ganbera honetan erreferenduma babesteari buruz
Talde Popularrak aurkezten duen hirugarrena da. Lehenengo
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko etxeetara Europako
Konstituzioaren ale bana banatzeko kanpaina egin zezan
ahalegindu ginen, baina gure eskariak ez zuen arrakastarik
izan, Hirukoak ezezkoa eman baitzion; gero, interpelazio
baten bidez, lehendakariak Europako Konstituzioari buruzko
galderari, Europako Konstituzioari buruzko erreferendumeko
galderari, zer erantzungo zion jakiten saiatu ginen, eta
orduan ere ez genuen arrakastarik izan. Eta hirugarren
ekimen honekin gai honetaz hitz egiten jarraitu nahi dugu.
Eta azkena aurkeztu genuen ekimen hura gauzatuz, duela aste
batzuk egindako interpelazio hura gauzatuz, beste eskari
bat egin nahi dugu, eta litekeena