Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mistoa-Unidad Alavesa legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskal Herriko unibertsitateaz kanpoko hezkuntzako etapetan dauden irakasle-plantillen egonkortasunik ezari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.11.19
108
05:45
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00411Euskal Herriko unibertsitateaz kanpoko hezkuntzako etapetan dauden irakasle-plantillen egonkortasunik ezari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (01:05)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-EB LT) (01:16)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:26)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:36)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (01:47)Bideoa ikusi

Sola Brea, María Isabel (NV LT) (01:49)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (01:59)Bideoa ikusi

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-EB LT) (02:04)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:09)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (02:13)Bideoa ikusi

Sola Brea, María Isabel (NV LT) (02:16)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:20)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mistoa-Unidad Alavesa
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Euskal Herriko Unibertsitateaz kanpoko hezkuntzako etapetan
dauden irakasle-plantillen egonkortasunik ezari buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, ekimena
aurkeztu dauan taldearen txanda izango dogu, hau da,
Mistoa-Unidad Alavesa taldearen ordezkaria dan Benito
andreak dauka hitza.

BENITO BENGOA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna,
legebiltzarkideok.

Ikastetxeetako irakasle-taldeen egonkortasuna da hezkuntza-
sistemaren kalitate-sistemetako bat, eta ez hutsalena, hain
zuzen ere. Izan ere, horren mendekoak izango dira ondorengo
alderdi hauek guztiak: klaustroek hainbat urtetako
proiektuak prestatzea ikastetxeetarako; gutxieneko
jarraitasuna izango duten irakasle-taldeetan oinarritutako
metodologiak garatzea; hezkuntza-zikloetan zehar gutxieneko
koherentzia pedagogikoa izango duten jarraipenak egitea,
ikasleen inguruko jarraibideak, tutoretzak eta orientabidea
finkatu ahal izateko, oinarri sendoekin eta iraunkor
izateko bermearekin; kontraesankorrak izango ez diren eta
iraunkorrak izango diren estilo pedagogikoak finkatu ahal
izatea; iraunkortasuna izango duten eta ikastetxeetako
programazioarekin bat etorriko diren jarduerak eta
programak gauzatzea; eta abar.

Ikastetxeren batean ibili den edonork badaki –irakasle
gisa nahiz ikasle gisa izan– irakasleak askotan aldatzea
baino okerragorik ez dela. Hori dela eta, eragozpen handia
da ikastetxeen funtzionamendurako ikastetxeetako irakasleen
klaustroetako kideak gehiegi ibiltzea joan-etorrian.

Ez du ezertarako balio hezkuntza-sistema antolatzen duten
legeek oinarrizko bi zutabe finkatzeak –tutoretza eta
orientazioa, batetik, eta ikastetxeen oinarrizko
programazioa, bestetik, biak ere ikastetxeak antolatzeko
tresnen bidez egituratzen direnak, ikastetxearen hezkuntza-
proiektuaren bidez edo programazio didaktikoen bidez, hain
zuzen ere– irakasleak etengabe badabiltza atzera