Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos, Eusko Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Batua/Berdeak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, hizkuntza-mailen gainekoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.11.19
108
05:45
Deialdiko seigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00413Hizkuntza-mailen gainean.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-EB LT) (01:06)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:11)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (01:14)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (01:19)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (01:22)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-EB LT) (Eserlekutik) (01:24)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (Eserlekutik) (01:26)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (01:28)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:30)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euzko Abertzaleak-
Nacionalistas Vascos, Eusko Alkartasuna eta Mistoa-Ezker
Batua/Berdeak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko
proposamena, hizkuntza-mailen gainekoa".

Ekimena aurkeztu daben taldeen txanda izango da. Horretan,
Mistoa-Ezker Batua/Berdeak taldearen ordezkariak, Karrera
jaunak, dauka hitza.

KARRERA AGIRREBARRENA jaunak: Presidente jauna,
legebiltzarkideok.

Puntu honetan, nire taldearentzat eta niretzat ere bai, oso
interesgarria den gaia dugu eztabaidagai.

Ganbera honetan egindako beste eztabaida batzuetan,
euskararen benetako normalkuntza eraginkorra lortzeko
orduan garatutako eta garatu beharreko lan handiari buruz
hitz egiteko aukera izango dugu.

Nire ustez, gaur hona dakarguna gure bidean eman beharreko
urrats ulergarri bezain beharrezkoa da. Hain zuzen ere,
denok dakigunez, ikasketak euskaraz egitea erabakitzen duen
inork ez du unibertsitateko titulua lortzerik euskara-maila
onik ez badu edo ikasketetan zehar maila hori erdiesten ez
badu. Horretan denok gatoz bat, eta uste dut oso agerikoa
dela, gainera, hori horrela gertatzen dela. Nolanahi ere,
tituludunak laneratzen direnean, ia-ia inoiz edo, hobeto
esanda, inoiz ez diete halakorik aitortzen; hizkuntza-maila
egiaztatzeko, hizkuntza-gaitasuna ziurtagiriren baten bidez
egiaztatzeko, eskatzen diete beti.

Nirekin ados egongo zarete gaztelaniadunekin horrelakorik
gertatzen ez dela esatean, ez duelako gaztelaniaren
ezagutzan edo erabileran daukaten gaitasuna egiaztatu
beharrik inon. Hori dela eta, desberdintasunak sortzen
dira, eta, nire iritziz, botere publikook egoera hori
konpondu beharko genuke, gure eginbeharrak betetzeko asmoz.

Egoera hori ageri-agerikoa da, urtez urte ematen dizkiguten
datuak kontuan hartzen baditugu. Euskadin gero eta ikasle
gehiagok euskaraz egiten dituzte unibertsitateko ikasketak.
Horrela, ikasleen %50ek euskaraz egiten dute hastapen-
proba, eta, ondoren, %35 edo %40 hizkuntza horretan
matrikulatzen dira