Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erdikegoko Gazte Nekazarien Planari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.12.29
113
02:45

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00421Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Nekazarien Planari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (00:54)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-EB LT) (Eserlekutik) (00:58)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:59)Bideoa ikusi

Bilbao Barandica, Izaskun (NV LT) (Eserlekutik) (01:00)Bideoa ikusi

Anda Fernández, José Luis (SV-ES LT) (Eserlekutik) (01:01)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (01:02)Bideoa ikusi

Bilbao Barandica, Izaskun (NV LT) (Eserlekutik) (01:04)Bideoa ikusi

Anda Fernández, José Luis (SV-ES LT) (01:06)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:08)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Euskal Talde Popularrak
egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia
Erkidegoko Gazte Nekazarien Planari buruzkoa".

Ekimena aurkeztu dauen taldearen txanda izango dogu, hau
da, Euskal Talde Popularraren ordezkari dan López de Ocariz
andreak dauka hitza.

LÓPEZ DE OCARIZ LÓPEZ DE MUNAIN andreak: Eskerrik asko,
lehendakari jauna, legebiltzarkideok.

Talde Popularrak Legebiltzarrean aurkeztutako ekimen honek
Jaurlaritzak aurkeztutako –zilegi bekit errepikatzea–
Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazari Gazteen Plana du
sorburu. Aipatutako plan horrek gazteak lehen sektorean
sartzea du xede, eta egiaz sektore hori epe ertain edo
luzera gaztetzea ahalbidetu behar du.

Planak barne hartutako neurrien artean, nekazaritza eta
abeltzaintzako produkzioari ekin nahi dioten gazteen aldeko
diskriminazio positiboa aipatzen da. Bestalde, erakundeak
aspalditik ari dira onurak eskaintzen emakumezkoa
industriaren eta zerbitzuen sektoreetan sartzeko. Horri
jarraiki, gure ustez, plan honek ere emakumezkoen
diskriminazio positibo hori aintzat hartu behar luke,
emakumezkoak nekazaritza eta abeltzaintzako jardueran
murgiltzea sustatzeko.

Emakumezkoaren zeregina oso garrantzitsua izan da eta da
landa-ingurunean, eta aurrerantzean ere halaxe izango da.
Alabaina, balio hori ez da behar adina aitortu, eta
garrantzitsua iruditzen zaigu norabide horretan lan egiten
jarraitzea. Hori dela eta, lehenik eta behin, ekimenak
honakoa eskatzen dio Jaurlaritzari: emakumezko nekazari
gazteen aldeko diskriminazio positiboa barne hartzeko
Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Nekazarien Planean, eta
berariazko igoerak ezartzeko planetik eratorritako
gehienezko zenbatekoetan, Europako Ekonomikoa Erkidegoak
onartzen dituen neurrietan. Horrezaz gain, Eusko
Legebiltzarrak lehen sektoreari eusteko eta horrek aurrera
egiteko zereginean emakumezkoak izan duen eta izan behar
duen zeregina aitortzen du, baita irmo babesten eta
balioesten ere.

Akordio batera iritsi gara Jaurlaritza