Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

10
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ordutegi komertzialei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2005.02.17
119
18:34
05.02.18ko bilkuran aztertua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00435Ordutegi komertzialei buruz.

Izapideak

2005.02.18an eztabaidatu zen.

Hizlariak

Aldeko txanda.

Peña Somavilla, Rakel (ABGSA LT) (00:43)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (00:51)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (00:55)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:00)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (01:07)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Peña Somavilla, Rakel (ABGSA LT) (01:15)Bideoa ikusi

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (Eserlekutik) (01:21)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (Eserlekutik) (01:22)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:24)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamargarren puntua: "Araba, Bizkaia eta
Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak legebiltzar-taldeak
egindako legez besteko proposamena, ordutegi komertzialei
buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, zelan ez,
ekimena aurkeztu dauan taldeari emongo deutsugu hitza.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak
taldearen ordezkari dan Peña andreak dauka berbea.

PEÑA SOMAVILLA andreak: Mila esker, legebiltzarburu jauna,
eta arratsalde on edo gabon guztioi.

Dakargun proposamen honetaz hitz egiteko, nik uste dut
gutxienez abantaila bat izan badugula: gaurko egunean
lehenengo aldia izango da Gobernu honek eskuduntzak,
konpetentziak dituen eremu batez hitz egingo duguna, ze
orain arteko eztabaida guztietan ematen du atzera edo
aurrera egiteko beti jartzen den aitzakia dela Jaurlaritzak
ez duela konpetentziarik, Jaurlaritzaren eskuduntza ez
dela, Jaurlaritzak bertan ezin duela ezer egin. Puntu
honetan, ordea, argi eta garbi dago komertzioren alorrean
Gobernu honek eskuduntzak badituela, eskuduntza osoa duela
alor honetan arautzeko, eta espero dugu, beraz, horren
arabera jokatzea.

Gobernuak, Industria eta Komertzio Sailak, dekretu-
zirriborro bat kaleratu zuen duela gutxi, eta dekretu
horretan, gure ustetan (eta ez bakarrik Batasunaren
ustetan, baita ere sektore horretan aritzen diren eragileen
ustetan), atzerapauso nabarmena ematen zen, eta emango da,
orain artean zegoen egoerarekin konparatuta. Finean,
dekretu-zirriborro honekin, epe motzean onartu nahi den
dekretu honekin, Gobernuak orain artean zegoen kontsentsua
apurtu egiten du, kontsentsu hori hautsi egiten du.

Eta arrazoia beraiek azaldu beharko dute, zuek azaldu
beharko duzue, baina gogoratu behar dugu duela urte batzuk
beste saiakera bat egin zela ordutegi komertzialak
arautzeko dekretu bat ateratzeko eta bertan behera utzi
zuela Gobernuak asmo hau, hain zuzen ere ikusita sektoreak
esan zuela hori ez zela beharrezkoa, ordura arte sektorean
argi zegoela kontsentsua zeren arabera