Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

1
Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren hautaketa.
1984.04.11
2
05:36
84.4.12an bilkura eten egiten da.

Hizlariak

Hasiera eman zaio bilkurari.

Lehendakaria autatzea

--- (00:03)Bideoa ikusi

Garaikoetxea Urriza, Carlos (NV LT) (00:04)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Onaindia Nachiondo, Mario (EE LT) (01:48)Bideoa ikusi

Garaikoetxea Urriza, Carlos (NV LT) (02:20)Bideoa ikusi

Onaindia Nachiondo, Mario (EE LT) (00:00)Bideoa ikusi

Garaikoetxea Urriza, Carlos (NV LT) (Eserlekutik) (00:06)Bideoa ikusi

Mayor Oreja, Jaime (PV-ETP LT) (00:10)Bideoa ikusi

Garaikoetxea Urriza, Carlos (NV LT) (00:36)Bideoa ikusi

Mayor Oreja, Jaime (PV-ETP LT) (00:51)Bideoa ikusi

Garaikoetxea Urriza, Carlos (NV LT) (Eserlekutik) (00:59)Bideoa ikusi

Benegas Haddad, José M.ª (SV-ES LT) (01:05)Bideoa ikusi

Garaikoetxea Urriza, Carlos (NV LT) (01:41)Bideoa ikusi

Benegas Haddad, José M.ª (SV-ES LT) (Eserlekutik) (02:11)Bideoa ikusi

Cuerda Montoya, José Ángel (NV LT) (02:13)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Botazioa. (02:31)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Bilkurari eguerdiko 12ak eta 3 minututan ematen zaio
hasera.

LEHENDAKARI jaunak: Jaun-andreok, parlamentarikideok,
gaurko ihardunaldi honi hasiera ematen diogu. Se abre la
sesión.

Idazkariak irakur dezala Eusko Abertzaleak Legebiltzar
Taldeak egindako hautagaiaren aurkezpena.

LEHEN-IDAZKARI jaunak: "Eusko Legebiltzarreko Mahaiari.
Indarrean dagoen Araudiko 128. atalaren babespean, Grupo
Nacionalistas Vascos, Eusko Abertzaleak Legebiltzar
Taldeak, Carlos Garaikoetxea Urriza jauna aurkezten du
Lehendakari izateko hautagai. Gasteizen, 1984.eko apirilak
6. Izenpeturik, Jose Angel Cuerda, Eusko Abertzaleak
Legebiltzar Taldeko buru".

LEHENDAKARI jaunak: Beraz, Lehendakari hautagaiak eskuhar
beza.

GARAIKOETXEA URRIZA jaunak: Lehendakari jauna,
legebiltzarkide jaun-andreok, herenegun bete ziren lau
urte, Gernikako Biltzar Etxean Lehendakari aukeratua izan
nintzenetik. Orduan jaso nuen ohorea haundia izan bazen,
gaur eskeintzen zaidana ez da ez ttipiagoa, Euzko Alderdi
Jeltzaleak aurkeztuta, berriro ere nere burua
Lehendakaritzarako hautagai aurkezten dudan honetan:
gogoberriturik bait nator, gure Herriari naizen naizena
eskeintzeko, herrikide guztiei eta bakoitzari zerbitzeko,
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzatik.

Ez du gure herriak bere aldirik errazena bizi. Egunotan,
Euskalerriaren ordezkari izateko erantzukizuna hartu eta
horren agintaritzan buru-belarri murgiltzea ez dira ez
eginkizunik erosoenak. Gainontzeko herriek dituzten ohizko
arazoez gainera, gure honek beste zenbait problema latz
bezain larri bizi bait ditu gaur. Baina, inoiz izatekotan,
larrialdietan azaldu behar dugu ea benetakoa ote den
herriari zerbitzeko dugun gogoa eta borondatea. Nere
aldetik esan dezaizuekedana hau da: Jaurlaritzari eskeini
diodan nere bizitzako bitarte honetan, orain lau urte
nituen asmoak eta gure herri honen eskabideak asetzeko nuen
gogoa sendotu egin zaizkidala.

Mendez-mende erakutsi baitu gure herriak bere buruaren jabe
izan nahi duela. Gure herri-eskubide horien alde