Breadcrumb

   Asunto
 

Navegacion

Asunto detalle

Comisión de Mujer y Juventud
1
Comparecencia de la vicepresidenta del Gobierno y consejera de Hacienda y Administración Pública, a petición propia, a fin de exponer las líneas generales de actuación de su departamento.
28.09.2005
2
01:27
Juan Antonio Arieta-Araunabeña Ibarzabal (GP NV) (sustituye a Gema González de Txabarri Miranda) Oscar Rodríguez Vaz (GP SV) (sustituye a M.ª Gemma Zabaleta Areta)

Iniciativas origen

08\10\06\02\00014Para exponer las líneas generales de actuación del Departamento de Hacienda y Administración Pública.

Trámites

Comparece la vicepresidenta del Gobierno y consejera de Hacienda y Administración Pública.

Oradores

Se abre la sesión. (16:09)

Vicepresidenta del Gobierno y Consejera de Hacienda y Administración Pública

Turno de grupos

Ezenarro Egurbide, Aintzane (GP Mix-Aralar)

Altzelai Uliondo, Nekane (GP EA)

Aranburu Olabarrieta, Maite (GP EAB)

Quiroga Cia, Arantza (GP PV-ETP)

Leturiondo Aranzamendi, Esozi (GP SV-ES)

Beltrán de Heredia Arroniz, Estefanía (GP NV)

Vicepresidenta del Gobierno y Consejera de Hacienda y Administración Pública

Segundo turno de grupos.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (GP Mix-Aralar)

Vicepresidenta del Gobierno y Consejera de Hacienda y Administración Pública

Quiroga Cia, Arantza (GP PV-ETP)

Vicepresidenta del Gobierno y Consejera de Hacienda y Administración Pública

Asistentes sesión

Mitxelena Aristondo, Aiora (GP EAB)
Ezenarro Egurbide, Aintzane (GP Mix-Aralar)
Aranburu Olabarrieta, Maite (GP EAB)
Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (GP NV)
Beltrán de Heredia Arroniz, Estefanía (GP NV)
Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (GP NV)
Goya Laso, Eneko (GP NV)
Leturiondo Aranzamendi, Esozi (GP SV-ES)
Rodríguez Vaz, Oscar (GP SV-ES)
Rojo Solana, Natalia (GP SV-ES)
Agúndez Basterra, Mertxe (GP SV-ES)
Sémper Pascual, Borja (GP PV-ETP)
Quiroga Cia, Arantza (GP PV-ETP)
Iturmendi Maguregui, Juana (GP PV-ETP)
Lasa Arteaga, Onintza (GP EA)
Altzelai Uliondo, Nekane (GP EA)
Vicepresidenta del Gobierno y Consejera de Hacienda y Administración Pública

Texto

Se abre la sesión a las dieciséis horas y nueve minutos.

La PRESIDENTA (Mitxelena Aristondo): Arratsalde on guztioi.

Hasiera emango diogu bilkurari orain, eta gai-zerrendako
lehenengo puntu irakurriko dut: "Jaurlaritzaren
lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio
sailburuaren agerraldia, berak eskatuta, bere sailaren
jardunaren ildo nagusiak azaltzeko".

Hitza emango diot Zenarrutzabeitia andereari.

La VICEPRESIDENTA DEL GOBIERNO Y CONSEJERA DE HACIENDA Y
ADMINISTRACIÓN PÚBLICA (Zenarrutzabeitia Beldarrain):
Eskerrik asko, mahaiburu anderea. Eta arratsalde on denoi.

Emakundeko zuzendari orokorra zen hastekoa, baina aldatu
direnez orduak eta ez dakit zer, momentuz ez dakit agertuko
den edo ez. Baina, hala eta guztiz ere, agerraldiarekin
hasiko naiz.

Jaurlaritzaren lehendakariorde honen eginkizunetan
Legebiltzarreko batzordeetan lehendakariari dagokion
agerraldia egitea dagokit, eta hauxe da Emakume eta
Gazteria Batzordearen aurrean azaltzearen arrazoia.

Gobernu-koalizioaren testuak dioen bezala, Jaurlaritzak gai
honetan izango duen helburu nagusienetako bat aurten
Legebiltzarrak onartu duen Gizonen eta Emakumeen arteko
Berdintasunerako Legea bere osotasunean garatzea izango da,
eta legeak berak ezarriko du Emakundek bultzatuko dituen
politiken markoa. Bestela, hasi berria dugun legegintzaldi
honetan, laugarren jarduera-plana prestatuko da, non bi
irizpide mota bereiziko diren: alde batetik, sail guztietan
ezarriko direnak, eta, bestetik, jarduera sektorialagoak
izango direnak.

Dena dela, Jaurlaritzaren sail guztietan lau ildo nagusi
izango dira jarraitu beharrekoak:

Lehenengoa, berdinketarako politikak ezartzeko,
administrazioaren arautze- eta exekuzio-ahalmena sortzea.
Lan honetan, aurrerapauso garrantzitsuak eman dira orain
arte, baina badira oraindik lortu gabe ditugun erronkak.
Adibidez, Jaurlaritzaren sail bakoitzean legea betearazteko
sortuko diren administrazio-unitateak sortzea, Emakunde
erakundeari baliabide ugariagoak zuzentzea,