Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETAk zenbait enpresabururen aurka egindako atentatu-saila gaitzesteari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2005.10.07
6
07:02
Deialdiko seigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00001ETAk zenbait enpresabururen aurka egindako atentatu-saila gaitzesteari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (17:05)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (17:18)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (17:28)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (17:40)Bideoa ikusi

Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT) (17:47)Bideoa ikusi

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (17:57)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (18:03)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (18:11)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (18:20)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (18:22)Bideoa ikusi

Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT) (18:28)Bideoa ikusi

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (Eserlekutik) (18:32)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (18:33)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (18:39)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (18:41)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (18:42)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (18:42)Bideoa ikusi

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (Eserlekutik) (18:42)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (18:43)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (18:43)Bideoa ikusi

Botazioa. (18:44)Bideoa ikusi

Ares Taboada, Rodolfo (SV-ES LT) (Eserlekutik) (18:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (18:46)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARIAK: Arratsalde on guztioi.

Gogoraraziko dizuet lehenik txartela sartu behar dela, eta
bilkuran zaudetela dioen argiak piztuta egon behar duela.
Ea egunek aurrera egin ahala lortzen dugun bilkura eta
botazio guztiak behar bezala amaitzea. (Marmarrak)

Bai, izan ere zuk gaur dagoeneko onartua duzu ez duzula
gainditu; beraz, ezinbestean begiratu behar dizut. Barkatu,
e!

Arratsalde on guztioi, eta seigarren puntuarekin hasiko
gara. Gai-zerrendako seigarren puntua: "Popular Vasco-
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, ETAk zenbait enpresabururen aurka egindako
atentatu-saila gaitzesteari buruzkoa".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Talde
Popularraren ordezkariak du hitza, ekimena aurkezteko eta
defendatzeko. Señor Barreda, tiene usted la palabra.

BARREDA DE LOS RÍOS jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Legebiltzarkideok... Agian egokia litzateke
bozgorailuaren maila zertxobait jaistea, hartara dagokion
bezala izango dugu eta mekanismo guztia. (Barreak)

Tira, gauza bat aitortu behar dizuet. Mikrofonoaren maila
gorabehera, banuen dagoneko gogoa mintzatoki honetara
jaitsi eta Legebiltzarreko eztabaidetan parte hartzeko,
zortzi hilabeteko isiltasunaren ondoren. Baina, tira, aldi
berean penatu egiten nau berriz ere Legebiltzarrak herri
honen arazo nagusi izaten jarraitzen duen gaiari eskaini
behar izateak arreta. Alegia, ETAren terrorismoaren arazoaz
hitz egin beharrak. Azkenaldian batez ere enpresaburu eta
profesionalekin grinatu da, eskubide eta askatasun
demokratikoak urratuz, edonola ere.

Gogoan izan joan zen legegintzaldiaren hasieran ere gai
honi berari buruz aritu ginela, eta egia esan, gaur
ezinbestekoa da orduan adierazitakoa berrestea, ETAk
enpresaburu eta profesionalen aurka egindako erasoei eusten
dielako. Talde horren aurkako atentatuek, estortsio-
kanpainek eta beldurrarazteek bere horretan jarraitzen
dute, begi-bistako helburuarekin: fondoak lortzea mafiaren
bide horiek erabiliz, ETAren