Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campuserako garraioa hobetzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2005.10.14
7
03:05
Deialdiko seigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00008Euskal Herriko Unibersitatearen Leioako campuserako garraioa hobetzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:52)Bideoa ikusi

Taldeen txanda

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (11:56)Bideoa ikusi

Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT) (Eserlekutik) (11:57)Bideoa ikusi

González Zorrilla, José María (NV LT) (Eserlekutik) (11:57)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:59)Bideoa ikusi

Testua

Hurrengo puntura joango gara. Laugarren puntua Talde
Popularrak atzeratzeko eskatu dau. Beraz, seigarren puntura
joango gara zuzenean.

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Popular Vasco-Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako
campuserako garraioa hobetzeari buruzkoa. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldeak du txanda ekimena aurkeztu
eta aldezteko. Oyarzabal jauna, zurea da hitza, bai.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Bai, eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Eserlekutik, eta jakinarazteko akordio batera iritsi garela
talde guztiok. Oraindik banatu ez bazaizue, nik uste dut
berehala banatuko zaizuela, une honetan bertan.

Esan bezala, adostasuna lortu dugu erdibideko zuzenketa
baten inguruan, eta Alderdi Jeltzaleak, Euskadiko Alderdi
Sozialistak, Alderdi Popularrak, Eusko Alkartasunak,
Mistoa-Ezker Batuak eta Mistoa-Aralarrek izenpetu dute.

Gure ekimenaren xedea zen Ganbera honek aipatzea
beharrezkoa dela garraioa hobetzea eta, bereziki, Leioako
campusean. Egunero-egunero 25.000 unibertsitario baino
gehiago mugitzen dira gure autonomia erkidegoan euskal
unibertsitateko campusetako joan-etorria egiteko;
horietatik 13.000 Leioan (12.000 ikasle eta 2.000 irakasle
eta AZP). Zenbaitetan maiztasun-arazoak izan dira, eta
protestak ere izan dira garraioaren kalitatea dela eta. Nik
uste dut denok ados gaudela adieraztean hainbat neurri har
daitezkeela garraio hori hobetzeko.

Nik bakar-bakarrik esan nahi dut –eta erdibideko zuzenketa
irakurriko dut– talde guztiok nahi dugula Ganbera honek
Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzea
jarrai dezatela lehentasunez eta premiaz bultzatzen Leioako
metro-sarbidea eta EHU tranbia bidez lotzeko proiektua,
irakasleak, ikasleak eta AZPak Leioako campusera erraz
iristea lortzeko. Eta, era berean, eta Euskal Herriko
Unibertsitatean errepidez egiten den bidaiarien garraio
publikoaren esparruan indarrean dagoen