Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Pasaiako portua handitu eta Pasaiako badiako hirigintza berritzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2005.10.21
8
08:08
Deialdiaren bigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00003Pasaiako portua handitu eta Pasaiako badiako hirigintza berritzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (11:37)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (11:43)Bideoa ikusi

Buen Lacambra, Miguel Ángel (SV-ES LT) (11:45)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (11:56)Bideoa ikusi

Goya Laso, Eneko (NV LT) (12:03)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (12:07)Bideoa ikusi

Martínez Ona, Julian (EAB LT) (12:12)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (12:23)Bideoa ikusi

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (12:31)Bideoa ikusi

Buen Lacambra, Miguel Ángel (SV-ES LT) (12:32)Bideoa ikusi

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (12:39)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (12:45)Bideoa ikusi

Goya Laso, Eneko (NV LT) (12:47)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (12:51)Bideoa ikusi

Martínez Ona, Julian (EAB LT) (12:52)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:58)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntura pasatuko gara: "Popular
Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez
besteko proposamena, Pasaiako portua handitu eta Pasaiako
badiako hirigintza berritzeari buruzkoa. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen talderen txanda da. Beraz, Euskal
Talde Popularraren txanda da. Zurea da hitza.

SEMPER PASCUAL jaunak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Egun on.

Akordio batera iritsi gara. Hori beti da gustura egoteko
eta pozteko arrazoia, batez ere herritarrentzat hain
garrantzitsuak diren gaiei buruz ari garenean, kasu honetan
bezala (iritzi horretakoak gara Alderdi Popularrekoak
behintzat). Hala eta guztiz ere, saioa egin nahi nuke,
laburra bada ere. Bi arrazoi nagusi direla eta egin nahi
dut hitzaldi labur hau.

Batetik, hemen dagoelako Azpiegitura eta Garraio sailburu
berria. Hori ere poztekoa da, zuzen-zuzenean entzun ahal
izango dituelako azpiegitura eta arazo garrantzitsu honen
inguruan egin nahi ditugun hausnarketak.

Bigarrenik, honek paper soil izaten jarraitzen duelako,
legebiltzarkideok, nahiz eta egia izan albiste ona dela
akordio batera iristea eta nahiz eta gure ustez oso berri
ona izan akordioan adostu dena. Gaurkoa beste bat-etortze
bat da, oraindik ere konpontzeko dagoen arazo baten
inguruko bat-etortzeen ibilbide luzean.

Beraz, hausnarketa bat egin nahi nuke zuen aurrean, gaurkoa
ere ezerezean gera ez dadin eta asmoen adierazpen huts izan
ez dadin, berriz ere asmo onen adierazpen izan ez dadin,
eta herritarrek berriz ere kargua har ez diezaguten, batez
ere Herrerako eta Pasaiako badia osoko hirigintza
berritzeko ardura dutenei, alegia, gobernatzen dutenei.

Eta bat-etortze ia historikoez ari garela, gogoan izan ia
guztiok gatozela bat –ziur nago guztiok etorriko garela
bat– Pasaiako portuak Euskadi osoan ikuspegi ekonomiko eta
sozialetik begiratuta duen garrantzi estrategikoan, gaur
egungo konfigurazioarekin nahiz etorkizunean izan ditzakeen
konfigurazio hipotetikoekin.

Guztiok gaude