Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, genero-indarkeriaren gaineko lantaldeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2005.10.21
8
08:08
PV taldeak bere osoko zuzenketa eztabaidan erretiratu du.

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00011Genero-indarkeriaren gaineko lantaldeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (16:25)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (16:31)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (16:38)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (16:39)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (16:43)Bideoa ikusi

Aranburu Olabarrieta, Maite (EAB LT) (16:44)Bideoa ikusi

Beltrán de Heredia Arroniz, Estefanía (NV LT) (16:54)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (17:02)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (17:06)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (17:11)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (17:13)Bideoa ikusi

Aranburu Olabarrieta, Maite (EAB LT) (Eserlekutik) (17:17)Bideoa ikusi

Beltrán de Heredia Arroniz, Estefanía (NV LT) (Eserlekutik) (17:18)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:20)Bideoa ikusi

Testua

Hurrengo puntua, gai-zerrendako seigarren puntua:
"Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak
egindako legez besteko proposamena, genero-indarkeriaren
gaineko lantaldeari buruzkoa. Eztabaida eta behin
betiko...". (Marmarrak)

Zuzenketa bat dago, egia da, eta proposamena ezetsi denean
ahantzi egin zait, horrenbestez, jarraian Mistoa-Aralar
taldearen osoko zuzenketa bozkatuko dugu.

Aralarren osoko zuzenketa. Eman dezakegu botoa. (Isilunea)

Botazioa eginda, hauxe izan da emaitza: emandako botoak,
65; aldekoak, 34; aurkakoak, 31; abstentzioak, 0; nuluak,
0.

LEHENDAKARIAK: Beraz, Mistoa-Aralar taldearen osoko
zuzenketa onartuta geratu da.

Orain, bai, gai-zerrendako hurrengo puntua, seigarrena:
"Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak
egindako legez besteko proposamena, genero-indarkeriaren
gaineko lantaldeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda da. Beraz, Euskal
Sozialistak taldearen ordezkariak dauka hitza. Zabaleta
anderea, zurea da hitza.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Arratsalde on, guztioi.

Aintzane, Ana Isabel, Ofelia deitzen dira. Aurtengo urtean,
2005ean, Euskadin hil dituzten emakumeak dira; Estatuan hil
dituzten 51 emakumeetako hiru. Adin desberdinetakoak dira,
ez dira gizarte-esparru berekoak, baina izendatzaile komun
eta tragiko batek elkartzen ditu: senarrek, bikotekideek,
senargai ohiek hil izanak; azken batean, genero-
indarkeriaren biktima izateak.

Ez dugu aurpegi dramatikoagorik ezagutzen. Euren atzean
ehunka edo milaka egoera anonimo daude, tratu txar fisiko
edo psikologiko, gehiegikeria, jazarpen edo diskriminazio
egoera anonimo asko eta asko. Drama pertsonal eta tragedia
kolektibo bat da; izan ere, guztiok lotsarazten gaitu
gizartean lakra horrekin bizi behar izateak.

Era horretako zerbait gertatzen den bakoitzean pentsatzen
dugu ez dugula behar adina egiten, zerbait ez garela ongi
egiten ari, eta, batez ere, pentsatzen dugu