Breadcrumb [EU]


   Gaia

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Autonomia Erkidegoko osorako balioko duen aparkatzeko txartel baten bidez ahalmen-urrituentzako oztopoak benetan kentzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2005.11.11
11
05:48
Deialdiaren 8. puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00016Autonomia Erkidego osorako balioko duen aparkatzeko txartel baten bidez ahalmen-urrituentzako oztopoak benetan kentzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (18:52)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (18:57)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (18:58)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (19:00)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (Eserlekutik) (19:03)Bideoa ikusi

Botazioa. (19:03)Bideoa ikusi

Bilkurakideak

Agirre López, Xabier (NV LT)
Antia Vinós, Nerea (NV LT)
Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT)
Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT)
Beltrán de Heredia Arroniz, Estefanía (NV LT)
Bilbao Barandica, Izaskun (NV LT)
Corrales Goti, Leire (NV LT)
Egibar Artola, Joseba (NV LT)
Gatzagaetxebarria Bastida, Ricardo (NV LT)
Gerenabarrena Martínez de Lahidalga, Iñaki (NV LT)
González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT)
González Zorrilla, José María (NV LT)
Goya Laso, Eneko (NV LT)
Hernaez Laviña, Estibaliz (NV LT)
Ibarretxe Markuartu, Juan José (NV LT)
Piñol Olaeta, Elixabete (NV LT)
Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT)
Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT)
Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT)
Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT)
Urkullu Renteria, Iñigo (NV LT)
Agúndez Basterra, Mertxe (SV-ES LT)
Ares Taboada, Rodolfo (SV-ES LT)
Buen Lacambra, Miguel Ángel (SV-ES LT)
Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT)
Guevara Saleta, Emilio (SV-ES LT)
Leturiondo Aranzamendi, Esozi (SV-ES LT)
López Álvarez, Patxi (SV-ES LT)
Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT)
Madrigal Jiménez, Joana (SV-ES LT)
Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT)
Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT)
Rivera Blanco, Antonio (SV-ES LT)
Rodríguez Fouz, Coral M.ª (SV-ES LT)
Rodríguez Vaz, Oscar (SV-ES LT)
Rojo Solana, Natalia (SV-ES LT)
Roncal Azanza, Blanca (SV-ES LT)
Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT)
Abascal Conde, Santiago (PV-ETP LT)
Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT)
Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)
Blanco Pascual, Roberto (PV-ETP LT)
Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT)
de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT)
Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT)
Lafuente Orive, María José (PV-ETP LT)
López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT)
Martínez Fernández, Esther (PV-ETP LT)
Maura Barandiarán, Fernando (PV-ETP LT)
Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT)
Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT)
San Gil Noain, María (PV-ETP LT)
Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT)
Aranburu Olabarrieta, Maite (EAB LT)
Auzmendi Munduate, Ane (EAB LT)
Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT)
Berasategi Juguera, Karmele (EAB LT)
de Madariaga Markoartu, Katalin (EAB LT)
Erauskin Otegi, Miren Nekane (EAB LT)
Garate Pagaldai, Miren Aintzane (EAB LT)
Martínez Ona, Julian (EAB LT)
Mitxelena Aristondo, Aiora (EAB LT)
Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT)
Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT)
Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT)
Larreina Valderrama, Rafael (EA LT)
Lasa Arteaga, Onintza (EA LT)
Mendoza Larrañaga, Eider (EA LT)
Porres Azkona, Juan (EA LT)
Ziarreta Bilbao, Unai (EA LT)
Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT)
Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT)
Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT)
Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT)
Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua
Herrizaingo Saila, sailburua
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua
Osasun Saila, sailburua
Garraio eta Herri Lanak Saila, sailburua
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadur Saila, sailburua

Testua

Gai-zerrendako hurrengo puntura pasatuko gara. Zortzigarren
puntua: "Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez
besteko proposamena, Autonomia Erkidego osorako balioko
duen aparkatzeko txartel baten bidez ahalmen-urrituentzako
oztopoak benetan kentzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Proposamena egin duten taldeen txandarekin hasiko gara.
Euskal Talde Popularraren ordezkariak dauka hitza, bere
ekimena aurkeztu eta defendatzeko. Zurea da hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI jaunak: Mesedez, isiltasun apur bat.
Hasi egingo da eta.

LEHENDAKARIAK: Mesedez, isiltasun apur bat. Hasi egingo da
eta.

ITURMENDI MAGUREGUI jaunak: Legebiltzarkide jaun-andreok,
legez besteko proposamen hau ekarri dugu ahalmen urrikoek
Autonomia Erkidego osorako balioko duen txartel bakarra
izan dezaten. Gure taldeak aurrerapauso bat eman nahi du
ahalmen urrikoei oztopoak benetan eta eraginkortasunez
erauzteko bidean. Horixe da gure proposamenaren funtsa, eta
espero dugu Ganberaren babesa izatea.

Abenduaren 5eko 256/2000 Dekretuak ahalmen urrikoentzako
aparkatzeko txartela arautu eta Europako eredura egokitu
zuen. Europako eredura egokitze horrek Europako Batasunaren
Kontseiluak egindako gomendio bati erantzuten dio, eta
hortik sortu zen Europako Batasunaren esparruan kide diren
estatu guztiek onartutako txartel bakarra sortzeko ideia,
txartelen titular guztiei errazteko Europa osoan aparkaleku
berezi horiez baliatu gozatu ahal izatea.

Dekretu hori tresna eraginkorra da mugikortasun-arazo
handiak eta garraio publikoa erabiltzeko mugak dituzten
pertsonak gizarteratzeko eta lanaren munduan sartzeko,
aparkatzeko tokia errazten baitie. Era berean, ekintza
positiboko neurri bat da; izan ere, horrelako neurriak
hartu behar dira ahalmen-urritasunak dituztenek aukera
berdinak izan ditzaten gizartean eta lanaren munduan
integratu ahal izateko.

Hala ere, Euskal Herriko hainbat udalerritako trafikoaren
eta aparkalekuen ordenamenduetan (TAO) erregimen bereziak
ezarri dira ahalmen