Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

10
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen egoera aztertzeko lantalde bat sortzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2005.11.11
11
05:48
Deialdiaren 9. puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00019Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen egoera aztertzeko lantalde bat sortzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (19:05)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (19:10)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (19:15)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (Eserlekutik) (19:16)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (19:18)Bideoa ikusi

Erauskin Otegi, Miren Nekane (EAB LT) (Eserlekutik) (19:20)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (19:21)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (19:31)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (19:34)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (19:35)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (Eserlekutik) (19:37)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (19:39)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (19:41)Bideoa ikusi

Botazioa. (19:45)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bederatzigarren puntua: "Euskal Legebiltzar
Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskal
Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen egoera aztertzeko
lantalde bat sortzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda izango da, eta
Euskal Talde Popularraren ordezkariak dauka hitza, ekimena
aurkezteko eta defendatzeko.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Eta, oso labur, gai honetan ere erdibideko batera iritsi
garela jakinarazteko baita, eta irakurri egingo dut:

"Eusko Legebiltzarrak erabaki du Euskal Herriko Autonomia
Erkidegoko gizarte-zerbitzuen egoera aztertzeko lantalde
bat sortzea, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak
gizartean eta erakundeen artean eztabaida eta elkarrizketa
egiten duen aldi berean, bere txostena egin ahal izan dezan
gizarte-zerbitzuen plan estrategikoa eta ondorengo gizarte-
zerbitzuen euskal legea gauzatzeko".

Legebiltzarkide jaun-andreok, Euskal Talde Popularrak osoko
bilkura honen aurrean aurkeztu duen legez besteko
proposamenak gure Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen
egungo egoera aztertzeko lantalde bat sortzea planteatzen
zuen hasiera batean. Ekimena nire taldearen uste sendo
batetik sortu zen: beharrezkoa da gizarte-zerbitzuen euskal
sistema berrikustea sistema horretatik euskal herritarrei
eskaintzen zaien arretaren arloan eraginkortasuna
hobetzeko, eta, aldi berean, aurrerantzean sortzen joango
diren beharrei erantzun egokia emateko gai izan dadin.

Legebiltzarkide jaun-andreok, azkenaldian gero eta ahots
gehiago goratu dira hainbat kolektibotatik, profesionalen
elkarteetatik nahiz Arartekoaren erakundetik, gizarte-
zerbitzuen euskal sistemaren egoera kezkagarria dela
esanez. Gaur egun uste da gizarte-zerbitzu horiek askotan
ez direla gai gizartearen eskaerei erantzun egokia emateko.
Eta gizarte dinamiko batek, etengabe eraldatzen ari den
gizarte batek, behar berrietara egokitzeko gai izango diren
gizarte-zerbitzuak behar