Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, gizarte-politikak sail bakar batean biltzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2005.11.18
12
08:28
Deialdiaren 9. puntua

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00027Gizarte-politikak sail bakar batean biltzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (18:20)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (18:30)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (18:33)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (18:41)Bideoa ikusi

Erauskin Otegi, Miren Nekane (EAB LT) (Eserlekutik) (18:48)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (18:49)Bideoa ikusi

Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT) (18:52)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (19:02)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (19:07)Bideoa ikusi

Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT) (19:10)Bideoa ikusi

Botazioa. (19:14)Bideoa ikusi

Testua

Hurrengo puntua, gai-zerrendako bederatzigarren puntua da:
"Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez
besteko proposamena, gizarte-politikak sail bakar batean
biltzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda da, beren ekimena
aurkezteko eta defendatzeko. Zabaleta anderea, zurea da
berba.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Legebiltzarkide jaun-andreok.

Bueno, euskal sozialistok gaur hona ekarri dugun ekimenak
behin berriro ere esaten du, gizarte-politikek hobeto
funtzionatzeko eta gizarte-politikak eraginkorragoak
izateko biderik onena ez dela, hain zuzen ere, eskumenak
eta programak sailen artean banatzea, ezta banaketa
horrekin jarraitzea ere.

Jaurlaritzaren egungo antolaketak aurreko legealdian
hartutako erabakia berritzen du, eta gobernu baten barruko
antolaketan, hau da, barruko aginte-banaketan pentsatuta
dago eginda, eta ez kanpoko egoeran, herritarrengan eta
herritarrei politikak eta politika horien eraginkortasuna
hobeto iritsaraztean. Eta gure mezua oso argia da: bana
ezazue agintea zeuen artean, baina, arren, ez itzazue
gizarte-politikak hondatu.

Eta gai honen formari eta funtsari apur bat hurbiltzen
saiatuko naiz. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak eskumen
osoak ditu gizarte-zerbitzuen arloan eta, ondorioz, legeak
egiteko ahalmen osoa du arlo horretan. Lehenengo ondorioa:
gai hauetan inori ezin diogu errua leporatu.


Eta, bigarrenez, zer egin dugu eskumen horiek baliatuz?
Legearen ikuspegitik, Gizarte Zerbitzuen Legea egin dugu
eta erregelamendu bidez arautu dugu (zati bat); Gizarte
Bazterketaren aurkako Legea eta Gizarte Eskubideen Agiria
egin ditugu eta erregelamendu bidez arautu ditugu.

Ondo gauza jakina da Gizarte Zerbitzuen Legea erantzukizun
publikoko sistema integratu bat antolatzeko sortu zela,
hain zuzen ere, herritar guztiek izan dezaten zerbitzu
horiek gozatzeko eskubidea, besteak beste, gizarte-
bazterketa eta desberdintasunak eragiten dituzten