Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

10
Interpelazioa, Berarizko altzairuen industria-alorraren birrantolapenari buruzkoa, Euskadiko Ezkerra Legebiltzar Taldeak Eusko Jaurlaritzako Industri sailburuari egina.
1981.02.12
5
15:45
1981-02-20an aztertu zen 4.a izan zen.

Jatorrizko ekimenak

01\10\04\01\00007Berarizko altzairuen idustria alorraren birrantolapenari buruzkoa.

Izapideak

Gai-zerrendako 8. puntua.

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:34)Bideoa ikusi

Industri Saila, sailburua (01:52)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:15)Bideoa ikusi

Industri Saila, sailburua (02:22)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

LEHENDAKARI Jaunak: Ondoren Gai-Zerrendako bederatzigarren
puntuari ekingo gatzalzkio: "Berarizko altzairuen
industria-alorraren birrantolapenari buruz Euskadiko
Ezkerra Legebiltzar-Taldeak Eusko Jaurlaritzako Industria-
Sailburu jaun Txit Gorenari egindako Itauna".

lhardunbidea berdin-berdina da; horrela bada, itaungileak
itaunaren hedapena egitea da bidezko.

AUZMENDI AIERBE Jaunak: Lehendakari jauna, parlamentari
jaun-andreok, denok ezagutzen degun Euskal Herriko
ekonomiak jasaiten duen krisiaren oinarrian dagoen arazorik
garrantzitsuenetako bat, noski, siderurgiarena dugu. Eta
honen barruan, gure iritzian, Altzairu Berezia osatzen duen
sektorea dena da benetan sakonena, eta baita ere pentsatzen
dugu hau dela nolabait indar guztion begien bistan dagoena.

Hau horrela delarik, joan den Urriaren 3an onartu zen,
errege-dekreto bat dela bide, arazo honi irteera bat eman
nahirik edo, arau bat Madrilen; eta, honen inguruan, gure
aldetik ditugun arazo batzuek direla ea zalantza batzuk
alde batetik, eta bestetik desakordioak, hau dela bide
diot, aurkeztu diogu Industriako Kontseilariari,
interpelapen bat; alegia, arazo hauei buruz argitasun
batzuk eskatuaz.

Ahaldun jaun-andreok, zera esatera nentorren: Euskadingo
burnigintza-alorraren egoera larria aspalditxotik hona ezin
ezagunagoa dela eta altzairu berezien azpi alorrak
burnigintza osoaren barruan duen garrantzi nagusia ere
ezaguna dela, egiten den altzairu guztiaren ehuneko 30ekoa
baino gehiago bertan egiten bait da. Lantokien zenbatekoak
ere langintza-gaitasunarekin artezko zerikusia du, 14.000
inguru langile dituelarik.

Altzairu berezien azpialorraren egoerarentzat adierazten
diren aterapideak aztertu ahal izateko, egoeraren oinarrian
dauden arazoak kontutan hartzetik abiatzeak beharrezko
dirudi. Laburki esanda, burnigintza bere osoan larritzen
duten arazoak batipat bi dira. Alde batetik, nazioarteko
mailan ez daukagu lehiakortasunik eta arazo hori alor
horretako enpresek dirubide-egituratan eta, toki