Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, familia eta lana uztartzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2005.11.23
13
08:24

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00028Familia eta lana uztartzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (11:44)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (11:54)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (11:59)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (12:02)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (12:03)Bideoa ikusi

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (Eserlekutik) (12:06)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:08)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (Eserlekutik) (12:12)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:13)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntura joango gara: "Euskal
Sozialistak taldeak egindako legez besteko proposamena,
familia eta lana uztartzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda, bere ekimena
aurkezteko eta defendatzeko. Zabaleta anderea, zurea da
berba.

ZABALETA ARETA andreak: Tira, eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Alderdi Sozialistaren ekimen arduragabe batekin gatoz
berriz ere, oraingo honetan laneko eta familiako bizitza
uztartzearekin zerikusia duenarekin.

Biztanleria zahartzen ari da eta horrek agerian utzi du
mendetasun-egoera desberdinek duten garrantzi sozial
handia. Euskadin ere horrelakoxea da errealitatea, izan
ere, 2001eko azkeneko erroldako datuen arabera, euskal
biztanleriaren % 17k hirurogeita bost urte baino gehiago
ditu eta 2010erako aurreikusitako mendetasun-tasa % 30
ingurukoa izango da, Estatuko eta Europako handienetako
bat, hain justu ere.

Albiste on hori –biztanleria zahartzea– erronka da gizarte
eta osasunaren arloko politikei begira, autonomia
pertsonalari eusteari dagokionez. Bizi dugun testuinguruak
gastu publikoari bere horretan eusteko presio handia egiten
du, eta bestalde, paradoxikoa badirudi ere, testuinguru
horretan zerbitzuak areagotzeko eta eskubide sozialak
ugaritzeko eskatzen dute herritarrek.

Gizatalde oso horren premia sozialen artean ditugu, jakina,
osasunarekin zerikusia dutenak, baita zaintza
pertsonalarekin zerikusia dutenak ere. Zenbait
herrialdetan, gizarte eta osasunaren arloan egindako
guztizko gastuaren herena baino gehiago da iraupen luzeko
zaintzara bideratutakoa: ia % 40koa da...

LEHENDAKARIAK: Barkatu, Zabaleta anderea... Mesedez,
ixiltasun apur bat gehiago, zarata gehiegi dago eta.
Eskerrik asko.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Ia % 40koa da Danimarkan. Bada, handitu egingo da adineko
pertsonen kopurua eta, egia da, halaber, handitu egin
daitekeela mendetasunik gabeko adina. Baina, zalantzarik
gabe esan dezakegu asko aldatuko