Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ikasliburuak doakoak izateari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2005.11.23
13
08:24

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00032Ikasliburuak doakoak izateari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (13:22)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (13:26)Bideoa ikusi

Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT) (13:27)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (Eserlekutik) (13:29)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:30)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (13:41)Bideoa ikusi

Auzmendi Munduate, Ane (EAB LT) (Eserlekutik) (13:42)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (13:43)Bideoa ikusi

Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT) (13:49)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (Eserlekutik) (13:53)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:53)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:00)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura. (14:02)

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
ikasliburuak doakoak izateari buruzkoa. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Proposatu daben taldeen txanda da. Celaá andrea, zurea da
berba.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Mila esker, presidente andrea.

Legebiltzarkide jaun-andreok: "Eusko Legebiltzarrak
aitortzen du ikasliburuak lanerako funtsezko tresna direla
eta haien prezioa zama astuna dela zenbait familiaren
ekonomiarentzat. Hortaz, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio
gehienez ere martxorako aurkez dezala Hezkuntza eta Kultura
Batzordearen aurrean 2006-2007 ikasturtean ezartzeko
proposamen bat, derrigorrezko bigarren hezkuntzako eskola-
materialaren finantziazioa eta baloreen aldeko heziketa
bateratzeko aukera emango duena liburuaren mailegua eta,
ondasun kultural bat den neurrian, liburua zaintzeko
kultura errespetatuz".

Legebiltzarkide jaun-andreok...

LEHENDAKARIAK: Celaá anderea, itxaron momentutxo bat,
mesedez. Isiltasun gehiago eskatzen... Barkatu. Isiltasun
apur bat, mesedez, guztiok.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Mila esker, presidenta.

Legebiltzarkide jaun-andreok, nik ordezkatzen dudan
legebiltzar-taldeak jarraikitasun zorrotzez eta malgutasun
ikaragarriz aldarrikatu izan du erkidego honetan
ikasliburuen doakotasuna.

Aulkiaren jokoan bezala, zeinetan zuek guztiok dakizuen
bezala beti geratzen den norbait zutik, 1999tik hainbat
formula bailatuz saiatu izan gara (behin errenta-
aitorpenaren bidez hobariak ezarriz –ez zen posible izan
oso konplexua zelako–, beste behin formula unibertsalizatuz
–ez zen posible izan kostu handia suposatzen zuelako–)...
Azkenean lortu dugu aulkiaren joko horretan denok esertzea,
denok bat izan ezik, eta horri otsailerako edo martxorako
itxarongo diogu, Hezkuntza eta Kultura Batzordean
eztabaidatu ahal izango dugunerako.

Gure formula aspalditik ari dira ezartzen mundu
anglosaxoian, finkatuta dago Ekonomia Lankidetza eta
Garapenerako Erakundeko hainbat eta hainbat