Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, enpresen gizarte-erantzukizunari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2005.11.23
13
08:24

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00039Enpresen gizarte-erantzukizunari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (17:28)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (17:32)Bideoa ikusi

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (17:32)Bideoa ikusi

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (Eserlekutik) (17:33)Bideoa ikusi

González Zorrilla, José María (NV LT) (Eserlekutik) (17:35)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (Eserlekutik) (17:36)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:37)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bederatzigarren puntura joango gara.

Gai-zerrendako bederatzigarren puntua: "Euskal Legebiltzar
Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena,
enpresen gizarte-erantzukizunari buruzkoa. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda da; beraz, Euskal
Talde Popularraren ordezkariak dauka hitza. Quiroga
anderea, zurea da txanda.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari
andrea...

LEHENDAKARIAK: Barkatu unetxo bat, arren.

Isiltasun apur bat eskatuko nizueke, arren. Eskerrik asko.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Bai, oso labur, akordio batera, erdibideko zuzenketa
batera, iritsi garela jakinarazteko, eta bakar-bakarrik
esango dut, enpresen gizarte-erantzukizunari buruzko
Europako Batzordearen Europako enpresen gizarte-
erantzukizunerako esparrua sustatzea Liburu Berdearen eta
Europako Batzordearen Enpresen gizarte-erantzukizuna:
enpresen garapen iraunkorrari egin beharreko ekarpena
komunikazioaren arabera, enpresen gizarte-erantzukizuna
kontzeptuaren definizioak adierazten duela enpresek
borondatez txertatzea gizarteari eta ingurumenari buruzko
kezkak merkataritzako eragiketetan eta solaskideekin
dituzten harremanetan.

Azken garaiotan gizarte-erantzukizun korporatiboa
lehentasunezko bihurtu da Europaren eta nazioen agendetan.
Azken urteotan jauzi kualitatiboa egin dute enpresek
gizarte-erantzukizun korporatiboa bere gain hartzeari
dagokionez, bai barrura begira, enpresen barruan, bai eta
kanpora begira ere, beste batzuekiko elkarlanean, alegia.

Alde horretatik, euskal enpresak ez dira prozesu horretatik
kanpora geratu, eta pixkanaka-pixkanaka enpresaren gizarte-
erantzukizunaren esanahiaz jabetzen joan dira. Dena den,
gure ustez komeni da euskal aginte publikoek gizarte-
ekintza, barrukoa nahiz kanpokoa, euskal enpresen kulturan
eta baloreetan integratzea sustatzen eta bultzatzen
ahalegintzea. Gizarte-erantzukizuna enpresen munduan
sartzea lagungarri izango litzateke