Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, etxebizitza babestuak ikuskatzeko sistema publiko bat sortzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2005.11.25
14
07:08

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00044Etxebizitza babestuak ikuskatzeko sistema publiko bat sortzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:03)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (13:06)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (13:10)Bideoa ikusi

Goya Laso, Eneko (NV LT) (Eserlekutik) (13:14)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (13:16)Bideoa ikusi

Martínez Ona, Julian (EAB LT) (13:16)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (13:21)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (13:26)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (13:28)Bideoa ikusi

Goya Laso, Eneko (NV LT) (Eserlekutik) (13:30)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (Eserlekutik) (13:31)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:33)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntura pasatuko gara: "Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, etxebizitza babestuak ikuskatzeko sistema
publiko bat sortzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda da. Euskal Talde
Popularraren ordezkariak, Quiroga andereak dauka berba.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Etxebizitza-politikaren gaineko iruzurraren aurkako
borrokak izan behar luke, legebiltzarkide jaun-andreok,
gaian eskumena duten administrazioen jardueraren helburu
nagusietako bat; izan ere, administrazioetatik etxebizitza
eskuratzeko laguntzak eskatzen dituzten herritarrei bidea
errazteko ematen zaizkien laguntzak zuzen erabiltzeak, alde
batetik, Administrazioaren aldetik baliabide publikoak
zuzen kudeatzen direla bermatzen du eta, bestetik,
herritarren konfiantza eta, azken batean, gizarte-talde
jakin batek laguntza gehigarri bat izateko, kasu honetan
etxebizitza eskuratzeko, erabiltzen diren baliabideak ongi
erabilita daudela ziur izatea.

Horregatik, eta kontrola eramateko ezinbestekoa den
mekanismo gisa, Alderdi Popularraren ustez beharrezkoa da
Administrazioak ikuskaritza-zerbitzu publiko egokia eta
eraginkorra izatea, gure Autonomia Erkidegoko etxebizitza
babestuen parkea kontrolatzeko gai izango dena. Baina,
hortaz gainera, uste dugu zerbitzu publikoa behar duela
izan, uste baitugu herritarrei berme eta konfiantza
handiagoa ematen diela horrek.

Jaurlaritza babesten duten taldeek osoko zuzenketa aurkeztu
zuten, eta jakinarazten dizuet akordio batera iritsi
garela, erdibideko zuzenketa batera iritsi garela, eta
Alderdi Popularra gustura geratu da; izan ere, gure
ekimenaren funtsa jasotzen du eta Eusko Jaurlaritzari argi
eta garbi agintzen zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
Sailaren mende egongo litzatekeen etxebizitzak ikuskatzeko
zerbitzu bat eta zerbitzu horren oinarrizko jardunbideak
bultzatzeko. Baina erdibideko zuzenketa horrek jasotzen du
gure