Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Gizarte Zerbitzuen Legeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2005.12.02
15
06:29
Deialdiaren 2. puntua

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00034Gizarte Zerbitzuen Legeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (10:19)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (10:25)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (10:28)Bideoa ikusi

Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT) (10:32)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (10:32)Bideoa ikusi

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (10:33)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (10:39)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:40)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntura pasatuko gara: "Euskal
Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, Gizarte Zerbitzuen Legeari buruzkoa. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda da. Beraz, Euskal
Sozialistak taldearen ordezkariak dauka hitza. Zabaleta
andrea, zurea da berba.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Legebiltzarkide jaun-andreok, gaur sozialistok Ganbera
honetara ekarri dugun ekimen honek, Eusko Jaurlaritza
Gizarte Zerbitzuen Legea betetzean gehiago inplikatu
beharko litzatekeela-eta, egoitza honetan pil-pilean dagoen
eztabaidarekin du zerikusia; izan ere, Legeak Jaurlaritzari
ematen dio gizarte-zerbitzuak orokorrean planifikatzeko
ardura, besteak beste, lehentasunak zehazteko eta
gutxieneko babes-maila batzuk bermatzeko.

Bistakoa da gaur inoiz baino premiazkoagoa dela
Jaurlaritzak ekintza zuzena bultzatzea, eta ekintza zuzen
hori inbertsioekin edo gastu-mailekin batera joan daiteke
edota, ostera, ekimen honetan planteatzen den bezala,
ekintza zuzen hori gizarte-planifikazioa gauzatzeko
beharrezkoak diren aldez aurreko informazio-mailei lotuta
egon daiteke.

Behin eta berriz esan izan dugu ez dugula gizarte-
zerbitzuen sistema publikorik izango udalen erantzukizunak
legez zehazten ez diren bitartean, foru-aldundien eskumenak
berrikusten ez diren bitartean, euren gastu-mailak eta
politikak koordinatzen ez diren bitartean eta oinarrizko
gizarte-zerbitzuen eskumenak bereganatzen dituzten udalek
ekonomia-nahikotasunik ez duten bitartean, kontuan izan
behar baita udalak direla oraindik akastuna den gizarte-
zerbitzuen sistema deiturikoaren sarrerako atea.

Eta gauzak zuzen planifikatzeko datuak izan behar ditugu,
datu homogeneoak, erabiltzaileen, beharren, zerbitzuen,
prestazioen, kalitatearen estandarrak, eta gizarte-
zerbitzuen erabiltzaile guztiei buruzkoak baina, bereziki,
adinekoei buruzkoak, kolektibo horri arreta eskaintzea
erronka itzela baita gizarte-politika