Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Ezker Abertzalea legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, irakaskuntza-sisteman finkatuta dauden hizkuntza-ereduei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2005.12.02
15
06:29
Deialdiaren 8. puntua

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00070Irakaskuntza-sisteman finkatuta dauden hizkuntza-ereduei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (16:29)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (16:40)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (16:45)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (16:54)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (17:02)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (17:06)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (17:10)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (17:23)Bideoa ikusi

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (17:29)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (17:34)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (17:40)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (17:44)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (17:45)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (17:52)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:56)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zortzigarren puntura pasatuko gara: "Ezker
Abertzalea legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, irakaskuntza-sisteman finkatuta dauden
hizkuntza-ereduei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda da. Ezker Abertzalea
taldearen ordezkariak dauka berba, proposamena azaltzeko
eta defendatzeko.

BASTERRIKA UNANUE andreak: Arratsalde on, Bilbao andereñoa;
arratsalde on, legebiltzarkideok.

Ezker Abertzaleak legez besteko proposamen hau aurkeztu du
helburu batekin: eskolan bidezko euskalduntzea bermatzeko.
Egun euskal irakaskuntzaren munduak pairatzen duen arazorik
larrienetakoa dugu ikasleen euskalduntzea bermatzen ez duen
hizkuntzen ereduen politikaren ezarpena. Eskolaren bidezko
euskalduntzea gauzatzeko administrazioek ezarritako
araudien lausotasunaren eraginez, derrigorrezko hezkuntza
bukatzean milaka eta milaka ikasle ateratzen dira eskolatik
euskaldundu gabe, goi-mailako ikasketak euskaraz
jarraitzeko gaitasunik gabe. Gaur egungo hizkuntza-ereduen
politika erabakitzeko eskubidean oinarritzen omen da; hau
da, aukera eduki behar dute ikasleek edo haien gurasoek
eredu bat edo beste bat hautatzeko. Alabaina, praktikan,
erabakitzeko aukera milaka laguni ukatzen zaie. Izan ere, A
edo B ereduan ikasi duen ikasle batek ez du aukerarik
euskaraz edo erdaraz bizi nahi duen erabakitzeko, ez baitu
gaitasunik euskaraz aritzeko.

Ikerketa anitzek frogatu dutenez, hizkuntza-ereduen
politiken aplikazioak milaka ikasleen euskalduntze eza
eragin du eragin du. Hezkuntza-sistema, komunitatearen
berezko hizkuntza transmitituz –euskara, gure kasuan–,
belaunaldi berriak euskalduntzeko tresna izan beharko
litzateke, baina errealitateak bestelako argazki bat
eskaintzen digu. Egindako ikerketa guztiek honako ondorio
hauek azpimarratzen dituzte:

Lehenik, egun ezarrita dauden hizkuntza-ereduen artean
elebitasun orekatua berma dezakeen eredu bakarra D eredua
da, eta eredu horrek ere ez du beti euskalduntze
funtzionala