Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, etxebizitza babestuen iruzurraren aurkako borrokari buruz.
2006.02.03
20
07:29

Jatorrizko ekimenak

08\10\04\01\00021Etxebizitza babestuen iruzurraren aurkako borrokari buruz

Izapideak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak erantzun egin du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (17:35)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (17:41)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (17:51)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (17:56)Bideoa ikusi

Testua

Gai zerrendako zortzigarren puntura joango gara:
"Interpelazioa, Arantza Quiroga Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
sailburuari egina, etxebizitza babestuen iruzurraren
aurkako borrokari buruzkoa".

Quiroga andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea,
sailburu jauna, legebiltzarkide jaun-andreok.

Nire taldeak egindako interpelazioaren justifikazioak dioen
bezala, etxebizitza babestuen iruzurraren aurkako borrokak
gaian eskumena duten administrazioen jardunaren helburu
nagusietako bat izan behar du; izan ere,
administrazioetatik, kasu honetan bezala, garestiak
direlako etxebizitza libre bat eskuratu ezin duten
herritarrei etxebizitza eskuratzea errazteko xedatzen diren
baliabideak zuzen erabiltzeak, alde batetik, baliabide
publiko horiek Administrazioak zuzen kudeatzen dituela
bermatzen du eta, bestetik, herritarren konfiantza
bermatzen du.

Zuk beste inork baino hobeto jakin behar zenuke, sailburu
jauna, nolako arazoak dituzten herritarrek gure Autonomia
Erkidegoan etxebizitza bat eskuratzeko, zuk beste inork
baino hobeto dakizu egoera zein den. Ez nuke, sailburu
jauna, nire esku-hartzearen zati bat Etxebide zerbitzuan
izena emanda dauden eskatzaileen zifren berri emateko,
edota 2005ean etxebizitzaren prezioak izan duen egoeraren
berri emateko erabili nahi, ez bainuke nahi zure esku-
hartzea gure datuei erantzuteko eta gure galderei ez
erantzuteko erabiltzea. Izango dugu horretarako aukera ere.

Baina nahiz eta zuk temati esan ez gaudela hain gaizki,
herritarrok ez dugu berdin pentsatzen. Izan ere, inkestaz
inkesta, ikusten dugu Erkidego honetan etxebizitza dela,
arrazoizkoa den bezala, gehien kezkatzen gaituen arazoetako
bat.

Alderdi Popularrean uste dugu gobernu baten helburu nagusia
herritarren arazoak konpontzeak behar duela izan;
horrenbestez, Gobernu honen lehentasuna etxebizitzak izan
behar luke. Eta horixe da, hain zuzen ere, gure taldea
Gobernuari etengabe eskatzen ari zaiona,