Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, etxebizitza babestuen iruzurraren aurkako borrokari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2006.02.17
22
05:18
Deialdiko bigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\03\00\00010Etxebizitza babestuen inguruko iruzurraren kontrako borrokari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:12)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (11:18)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (11:25)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (11:34)Bideoa ikusi

Goya Laso, Eneko (NV LT) (11:38)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (11:43)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura. (11:47)

Berriro ekin zaio bilkurari. (12:13)

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:11)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (12:18)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (12:23)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (12:27)Bideoa ikusi

Goya Laso, Eneko (NV LT) (12:31)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:35)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntura pasatuko gara: "Mozioa,
Arantza Quiroga Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
aurkeztua, etxebizitza babestuen iruzurraren aurkako
borrokari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Quiroga andereak dauka hitza bere aurkezpena egiteko.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Egun on, legebiltzarkideok.

Joan zen otsailaren 3an nire taldeak interpelazioa egin
zion Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, Madrazo
jaunari. Bertan prentsan Etxebizitza Sailaren txosten baten
inguruan agertutako informazioa ikusita zer egin behar zuen
azaltzeko eskatu genion, izan ere, aipatutako txostenean
Euskal Autonomia Erkidegoan babestutako etxebizitzetan
egindako ikuskatzeen berri ematen zen.

Aurreko egunean azaldu genuen bezala, gure taldeak
kezkatuta irakurri zituen txosten horren ondorioak. Bertan,
sailburu jaunak iruzurra izan zela onartzen zuen, alde
batetik. Horren susmoa guk bagenuen, baina horrezaz gain,
are larriagoa iruditzen zaigun zerbait onartu zuen:
hautemandako iruzur-egoera horiei aurre egiteko neurriak
hartzeko ezintasuna, sailburuaren beraren esanetan
horretarako tresnarik ez zuela eta.

Euskadiko Alderdi Popularrak uste du erkidego honetan
eraikitzen diren etxebizitza babestuen erabilera eta
eskualdatze egokia zaintzeko ardura duenak (besteak beste,
sustapen bat etxebizitza babestu gisa kalifikatzeko
eskumena duena delako) ezin du herritarren aurrean agertu
eta esan ez dela gai neurriak hartzeko, etxebizitza
babestuak lortu dituztenek etxebizitza horiek egoki ez den
moduan erabil eta eskualda ditzaten saihesteko. Alegia,
erkidego honetako etxebizitza babestuen parkearen gaineko
kontrol zorrotza eta eraginkorra egiteko.

Madrazo jauna esparru honetan zenbat gauza eta zein ongi
egiten ari diren sinestarazten saiatu zen. Alabaina,
prentsan agertu ziren datuek kezkatzeko moduko egoera uzten
zuten agerian, horiek helarazitako mezua garbia baitzen,
hauxe: "Aizu, egin iruzur, hemen ez da eta ezer