Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntzan hiru hizkuntza erabiltzeari begira ikastetxe publikoei zuzendutako deialdia esperientzia gisa irekitzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2006.02.23
23
03:57
Deialdiko hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00095Euskal hezkuntzan hiru hizkuntza erabiltzeari begira ikastetxe publikoei zuzendutako deialdia esperientzia gisa irekitzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (09:50)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:02)Bideoa ikusi

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (10:14)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (10:19)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (10:28)Bideoa ikusi

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (10:38)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (10:45)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (10:47)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:53)Bideoa ikusi

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (11:00)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (11:04)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (11:10)Bideoa ikusi

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (11:16)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:19)Bideoa ikusi

Testua

Holan, ba, gai-zerrendako bigarren puntua: eskari bat egon
da atzeratzeko, eta orain zuen gai-zerrendako hirugarren
puntura joango gara: "Euskal Sozialistak legebiltzar-
taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal
hezkuntzan hiru hizkuntza erabiltzeari begira ikastetxe
publikoei zuzendatutako deialdia esperientzia gisa
irekitzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda izango da;
beraz, Euskal Sozialistak taldearen ordezkariak dauka
hitza.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Mila esker, presidente andrea...

LEHENDAKARIAK: Barkatu, Celaá andrea, ez naiz konturatu
hemen zaudela; zurea da hitza.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Legebiltzarkideok, hauxe da osoko
bilkuren areto honetan Fernando Buesaren heriotza, hilketa,
negartu genuenetik sei urte igaro ondoren egingo dudan
lehenengo hitzaldia. Hori dela eta, solasaldi hau berari
eskaintzea dagokit, egia nabarmentzeko gainera, izan ere,
gaurkoa hizkuntzen inguruko eztabaida izaki, egokia da
gogoratzea bera izan zela euskara hezkuntza publikoan
zabaltzeko lan handiena egin zuen politikaria.

Legebiltzarkideok, sozialistok benetan uste dugu desberdina
dena preziatzea, giza eskubideak errespetatzea eta
komunikatzea eta beste errealitate batzuk ezagutzea
ahalbidetuko dituen hizkuntz prestakuntza direla heziketa
kosmopolitaren oinarri izan behar duten hiru zutabe
nagusiak. Eta heziketa kosmopolita hori eskaintzea da, hain
zuzen ere, eskolak duen zeregin saihestezina, gero eta
globalizatuagoa den mundu honetan.

Testuingurua hori izaki, euskal hezkuntza-sistemak
hizkuntzaren inguruko erronka hirukoitza du: gure bi
hizkuntza ofizialak curriculumaren tratamenduan barne
hartzea, elebitasun aktiboa eta orekatua lortzeko, aukera-
berdintasuna eta gizarte-kohesioa ahalbidetuko dituena,
hain zuzen ere, eta bestetik, curriculumaren baitan
lantzea, gutxienez, Europako hizkuntzetako bat, herritarrak
Europan askatasunez ibiltzea sustatu nahi bada.

Hildo honetatik jarraituz, sozialiston iritzian