Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari egina, seme-alabak dituzten familientzako laguntzei buruzkoa.
2006.03.17
26
06:13
Deialdiko hamabigagarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00039Seme-alabak dituzten familientzako laguntzei buruz

Izapideak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailbururuak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (16:07)Bideoa ikusi

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (16:09)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (16:11)Bideoa ikusi

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (16:12)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hurrengo puntura joango gara. Hamaikagarren
puntua: "Galdera, Fernando Maura Barandiarán Euskal Talde
Popularreko legebiltzarkideak Industria, Merkataritza eta
Turismo sailburuari egina, Virtisú enpresari buruzkoa".
(Marmarrak)

Bada, arren eskatuko nizuke lehendakari honi, bederen,
jakinarazteko. Ez nekien galdera erretiratuta zegoenik.

Hurrengora pasatuko gara, beraz. Hamabigarren puntua:
"Galdera, Arantza Quiroga Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
sailburuari egina, seme-alabak dituzten familientzako
laguntzei buruzkoa". Quiroga andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Zure baimenarekin, eserlekutik eta oso labur, dagoeneko oso
berandu baita eta oso zehatza baita Talde Popularretik
egiten dugun galdera.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak askotan
adierazi izan du familientzako laguntzak, lehenengo seme-
alabarengatik ematen direnak nahiz gaur egun ematen direnak
zabaltzeko asmoa duela Jaurlaritzak. Baina 176/2002
Dekretua, uztailaren 16koa, iraungi da eta laguntzak luzatu
egin dira inolako aldaketarik egin gabe.

Alde horretatik, Talde Popularrak jakin du dirudienez
Justizia sailburua Jaurlaritzako lehendakariordearekin
negoziatzen ari dela igoera nola egin. Horrenbestez,
sailburuari galdetu nahi diogu ea zein izan den Justizia,
Lan eta Gizarte Segurantza sailburu gisa egin duen
proposamena eta ea zein arazo planteatu dizkion
sailburuordeak proposamenari, eta, azkenik ea noiz arte
pentsatzen duen atzeratzea laguntza berri horien onespena.

Besterik ez. Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea. Justizia, Lan
eta Gizarte Segurantza sailburuak dauka hitza.

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAK (Azkarraga
Rodero): Quiroga andrea, oso eskematikoki, egin dizkidazun
hiruzpalau galderei erantzuteko.

Lehenik eta behin, laguntzen proposamena gobernu-koalizioan
adierazita dauden baldintzetara doituko da –izan zaitez
ziur–. Horixe da