Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

12
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari egina, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak seme-alabak dituzten familientzako laguntzei buruz egin duen proposamenaz.
2006.03.17
26
06:13
Deialdiko hamahirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00040Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak seme-alabak dituzten familientzako laguntzei buruz egin duen proposamenaz

Izapideak

Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (16:12)Bideoa ikusi

Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua (Eserlekutik) (16:13)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (16:14)Bideoa ikusi

Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua (Eserlekutik) (16:16)Bideoa ikusi

Testua

Eta gai-zerrendako hamahirugarren puntura pasatuko gara:
"Galdera, Arantza Quiroga, Euskal Talde Popularreko
Legiltzarkidea, Jaularitzako Lehendakariorde eta Ogasun eta
Herri Administrazio sailburuari egina, Justizia, Lan eta
Gizarte Segurantza sailburuak seme-alabak dituzten
familientzako laguntzei buruz egin duen proposamenaz".
Quiroga anderea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Eserlekutik, zure baimenarekin.

Bueno, bada, Jaurlaritzako bi arduradunen arteko harremanak
argitu ostean, eta kontu hauetan guztietan pitxerra eskutik
daukana zeu zarela ikusita, ikusten ari baikara zuk
oniritzia eman arte ez dela ezer egiten... Izan ere,
sailburu jauna duela hainbat hilabete hasi zitzaigun
laguntza horiez hitz egiten, komunikabideetan behin baino
gehiagotan esan izan du dena prest dagoela, eta dekretua
onesteko unea iritsi da eta inon ez da agertzen. Badirudi,
aurkeztutako zuzenketa ikusita, sei hilabete igaroko direla
hemen eztabaia egin aurretik, eta ez dakigu apirilean edo
maiatzean izango den.

Bada, oraindik zalantzan gaude, lehendakariorde andrea,
eta, pilota zure teilatuan dagoenez, jakin nahi genuke ea
ze arazo planteatzen dituen, zure ikuspegitik, Justizia,
Lan eta Gizarte Segurantza sailburu jaunak egindako
proposamenak, eta noiz duzun pentsatuta Justizia, Lan eta
Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenei oniritzia
ematea.

Besterik ez. Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga anderea.
Lehendakariorde anderearena da hitza.

JAURLARITZAKO LEHENDAKARIORDE ETA OGASUN ETA HERRI
ADMINISTRAZIO SAILBURUAK (Zenarrutzabeitia Beldarrain):
Bai, zure baimenaz, mahaiburu anderea, jesarlekutik.

Bada, ez dakit, ez ote zaren oroitzapenen kutxaren batean
miatzen ari, harremanenean edo beste bakarren batean.

Nik, egia esan, ez daukat beste ezer eransteko Justizia
sailburuak esan duenari. Hain zuzen ere, koalizio-
akordioan, 2006an, ezarritakoa betez, iazko urtearen
amaieran aurreko familia-plana ebaluatu ondoren,