Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, familiarentzako laguntza politikoak eskubide subjektibo bihurtzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2006.04.06
28
07:08
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00036Familiarentzako laguntza politikoak eskubide subjektibo bihurtzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (12:03)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:09)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (12:12)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (Eserlekutik) (12:13)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (Eserlekutik) (12:14)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (12:16)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:17)Bideoa ikusi

Testua

Bigarrena amaituta –dakizuenez, hirugarren puntua beste
baterako geratu da–, gai-zerrendako laugarren puntuarekin
hasiko gara. "Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak
egindako legez besteko proposamena, familiarentzako
laguntza politikoak eskubide subjektibo bihurtzeari
buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Zabaleta
andrea, zurea da hitza.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Legebiltzarkide jaun-andreok. Egun on guztioi.

Gaur osoko bilkurara ekarri dugun ekimenak Jaurlaritzak
hartutako neurriekin du zerikusia. Neurri horiek behin eta
berriz eztabaidatu ditugu Legebiltzarrean, eta familia
babestearekin dute zerikusia. Erakunde horrek, familiak,
aldaketa ugari izan ditu joan zen mendearen amaieran eta
oraingoaren hasieran, eta beste inork ez bezala islatzen
ditu aldaketa sozioekonomikoak. Familiak gizartearen
elementu giltzarri gisa duen garrantzi kualitatiboa kontuan
izanik, ezinbestekoa da familiaren inguruko politika
globala izatea, neurri zehatz eta puntualetatik harantzago,
familia-mota anitzak osatzen dituzten pertsona horietako
bakoitzaren giza kapitalean inbertitu behar dugu eta.

Ezinbestean ohartarazi behar dugu Euskadin jaiotza-tasak
behera egiteak berekin ekarri duela giza kapitalean
egindako inbertsioaren beherakada gordina. Hori dela eta,
premiazkoa da familia babesteko gure politikak familiari
laguntzeko Europako politiketara hurbiltzen hastea,
ikuspegi kualitatibotik nahiz kuantitatibotik begiratuta.
Politika horien artean ditugu, gure aburuz, laneko eta
familiako bizitza uztartzea ahalbidetzen duten politikak,
bizikidetza-moduen arteko desberdintasunak eta
diskriminazioak gainditzera bideratutakoak, laburbilduz,
herritarrek hautatzen dituzten bizikidetza-moduekin, horien
helburuekin eta itxaropenekin zerikusia duten gaien
inguruko interes publikoa adierazten duten politika
guztiak.

Eta garrantzi ekonomikoaren ikuspegitik begiratuta, Europan
barne-produktu gordinaren