Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, etxebizitza hutsei buruzko Bizigune programa kudeatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2006.04.06
28
07:08
Deialdiko bosgarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00113Etxebizitza hutsei buruzko Bizigune programa kudeatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:18)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (12:27)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (12:32)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (12:44)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (12:50)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (12:53)Bideoa ikusi

Martínez Ona, Julian (EAB LT) (12:56)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura. (13:07)

Berriro ekin zaio bilkurari. (13:20)

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:05)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (13:11)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (13:16)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (13:22)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (13:27)Bideoa ikusi

Martínez Ona, Julian (EAB LT) (13:29)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:33)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura. (13:50)

Testua

Puntu hori amaitu eta gero, gai-zerrendako bosgarren
puntura joango gara: "Euskal Legebiltzar Talde Popularrak
egindako legez besteko proposamena, etxebizitza hutsei
buruzko Bizigune programa kudeatzeari buruzkoa. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Eta talde proposatzailearen txanda da. Quiroga anderea,
zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Euskal Talde Popularrak Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza
hutsen programaren, alegia, Bizigune programaren inguruko
ekimena proposatu du. Zehatzago esateko, Etxebizitza
Sailari dagokio aipatutako programa kudeatzea, eta sail
horrek Visesa etxebizitzako sozietate publikoaren esku utzi
du kudeaketa hori.

Gure taldearen asmoa ez da programa egokia den edo ez
eztabaidatzea, programak proposatzen duena egokia iruditzen
zaigun edo ez eztabaidatzea, besteak beste, ez dugulako
programaren inguruko iritzia izateko adinako daturik, arazo
asko ari gara eta izaten sailak duen informazioa eskuratu
ahal izateko. Datuak babesteari buruzko legea dela, agiriak
asko direla... Kontua da ez dela batere errazten
oposizioaren lana, batere ez gainera.

Baina nire taldeak ez du etsiko, eta ziur nago informazio
hori lortu ahal izango dugula, izan ere, ezinbestean
gogoratu behar dut informazio hori publikoa dela, publikoak
direlako programa ordaintzeko erabiltzen ari diren
bitartekoak ere.

Baina, esan bezala, nire asmoa ez da, eta nire taldearena
ere ez, Bizigune programa bera aztertzea, hori kudeatzeko
modua aztertzea baizik. Legebiltzarkideok, oraingoa ere
Jaurlaritzan eta, bereziki, Etxebizitza Sailean ohiko
bihurtzen ari den politikaren adibide dugu, hain zuzen ere,
azkenean udalei gastu gehigarria eskatzen dieten politikak
diseinatzean datzan politikaren adibide.

Lehenago ere izan ditugu beste adibide batzuk, eta entzun
izan ditugu udalen kexak. Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak,
zehatz esateko, Etxebizitza Sailak, hitzarmena sinatzea
proposatzen die euskal udalei, udalerrian etxebizitza
hutsen programaren