Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, haurrak eta nerabeak zaintzeko EAEko zentroek bete behar dituzten baldintzei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2006.04.06
28
07:08
Deialdiko zortzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00127Haurrak eta nerabeak zaintzeko EAEko zentroek bete behar dituzten baldintzei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Agúndez Basterra, Mertxe (SV-ES LT) (17:11)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (17:14)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (17:20)Bideoa ikusi

Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT) (Eserlekutik) (17:22)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (17:24)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (17:25)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Agúndez Basterra, Mertxe (SV-ES LT) (Eserlekutik) (17:27)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:28)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura. (17:30)

Testua

Puntu hori amaituta –zazpigarrena erretiratu egin da–, gai-
zerrendako zortzigarren puntura joango gara: "Euskal
Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, haurrak eta nerabeak zaintzeko EAEko zentroek
bete behar dituzten baldintzei buruzkoa. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda da. Beraz,
Agúndez anderea, zurea da hitza.

AGÚNDEZ BASTERRA andreak: Arratsalde on.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet lortutako
akordioagatik. Dagoeneko eginda egon behar zuen legeak
agindutakoa, baina departamentuak ez zuen betebeharra egin.
Horrexegatik, gaur, akordioa ez ezik, konpromisoa ere
hartzen dugu jendearen aurrean.

Lehenik eta behin, adierazi nahi dut pozik nagoela lortu
den akordioarengatik, baina, aldi berean, ezin naiz nire
kezka adierazi gabe geratu; izan ere, lege-agindu bat,
haurrak eta nerabeak zaintzeko zentroek bete behar dituzten
baldintzak arautzekoa, ez dela bete jartzen du agerian.

Zuek guztiok gogoan izango duzuela pentsatzen dut iaz nola
onetsi zuen Legebiltzar honek Haurrak eta Nerabeak
Babesteko eta Zaintzeko Legea, eta lege hartan, azken
xedapenetako bigarrenean eta hirugarrenean, arautu gabe
geratu ziren arreta- eta internamendu-zentroetako
baldintzak. Eta hori arautzeko urtebeteko epea ezarri zuen
Jaurlaritzak.

Arartekoa Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren
Batzordearen aurrera agertu zen 2005eko azaroan, eta lege-
agindu hori betetzea presakoa zela adierazi zuen, uste
baitzuen, tresna horiek ez dituen autonomia erkidego
bakarra izanik, mesedegarria izango litzatekeela zentroetan
zeuden adingabekoentzat nahiz zentroetan lan egiten duten
pertsonentzat, berme bat izango bailitzateke izendatuta
dituzten zereginak betetzeko.

Legebiltzarkide honek eskari bat zuzendu zion abenduan
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari dekretuari buruzko
txostena egin zezan, jadanik araututa egon behar baitzuen,
eta erantzun zuen lanean ari zela, baina ez zion erantzun
aurreikuspenei eta