Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mistoa-Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, etxebizitza publikoa alokatzeko gutxieneko diru-sarrera izateko baldintza kentzearen aldekoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2006.04.27
29
05:42

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00114Etxebizitza publikoa alokatzeko gutxieneko diru-sarrera izateko baldintza kentzearen alde

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (11:21)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:26)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (11:32)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (11:37)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (11:38)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Martínez Ona, Julian (EAB LT) (Eserlekutik) (11:40)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (11:42)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (11:45)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:48)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (11:51)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (11:54)Bideoa ikusi

Martínez Ona, Julian (EAB LT) (Eserlekutik) (11:55)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (Eserlekutik) (11:58)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:00)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntura pasatuko gara: "Mistoa-
Aralar legelbiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, etxebizitza publikoa alokatzeko gutxieneko
diru-sarrera izateko baldintza kentzearen aldekoa.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Ezenarro
anderea, zurea da hitza.

EZENARRO EGURBIDE andreak: Egun on guztio¡.

Guk proposamen hau egin genuen alokairu sozialeko pisu bat
eskuratzeko gaur egun...

LEHENDAKARIAK: Mesedez... Ezenarro anderea, itxaron ezazu
apurtxo bat, mesedez. Isiltasun apur bat eskatzen dugu
berriro. Jarraitu, mesedez.

EZENARRO EGURBIDE andreak: Eskerrik asko.

Esaten nuen bezala, guk proposamen hau aurkeztu genuen, ba,
ez zitzaigulako bidezkoa iruditzen egun dagoen 3.000 euroko
muga izatea alokairu sozialeko pisu bat eskuratzeko, edota
erosteko aukera izango den alokairurako 9.000ko azpiko muga
izatea. Eta proposamen honetan, hain zuzen, hori
proposatzen dugu: kentzea alokairu sozialerako etxe
guztietan azpiko muga.

Zentzurik ez du, kontuan hartzen badugu etxebizitza horiek,
hain zuzen ere, sarrera gutxien dituzten pertsonei
zuzenduak daudela. Egia da oinarrizko errenta jasotzen
duten guztiek gainditu egiten dutela 3.000 euroko azpiko
muga hori, eta, beraz, printzipioz, kolektibo horrek ez
lukeela arazorik izango alokairu sozialeko etxebizitzak
izateko.

Baina kontuan izan behar da oraingoz –eta "oraingoz" diot,
hori ere eztabaidagai izan delako askotan Legebiltzar
honetan– oinarrizko errenta 23 urtetik gorakoek bakarrik
jasotzen dutela, eta, beraz, adin horretatik beherakoak
izanik, gutxieneko diru-sarrera hori ez duten pertsonek
(hau da, 18tik 23ra bitartekoek eta 3.000 euroko sarrerarik
ez dutenek) ezingo lukete gaur egun, legeak jasotzen
duenaren arabera, alokairu sozialeko etxebizitzarik
eskuratu.

Beraz, oinarrizko errentarako eskubiderik ez izateaz gain,
ez lukete alokairu sozialerako eskubiderik ere izango, eta,
guretzat, honek ez du zentzurik. Gainera,