Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, mendekotasun-egoeran dauden pertsonak babestu eta zaintzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2006.05.19
32
06:51
Deialdiko hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00130Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak babestu eta zaintzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:09)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (13:18)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (13:23)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (13:31)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Berasategi Juguera, Karmele (EAB LT) (13:35)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (13:38)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:47)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (13:53)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (13:59)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (14:03)Bideoa ikusi

Berasategi Juguera, Karmele (EAB LT) (14:08)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (14:09)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:13)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura. (14:15)

Testua

Hau amaituta hurrengo puntura joango gara, hirugarren
puntura –eta banatu egin zaizue erdibideko emendakina–, eta
hau da: "Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez
besteko proposamena, mendekotasun-egoeran dauden pertsonak
babestu eta zaintzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Euskal
Talde Popularraren ordezkariak dauka hitza. Quiroga andrea,
zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Talde Popularrak planteatu duen legez besteko proposamen
honetan planteatzen dugu Legebiltzarrak jarrera hartzea
gaur egun gaurkotasun betea duen eta, ezbairik gabe, XXI.
mendeko gizartearen erronkarik handienetako bat den gai
baten aurrean, ikusten ari baikara herritarrek ere eskatu
egiten digutela gai honetan eskumena duten
administrazioetatik erantzun bat ematea. Mendekotasun-
egoeran dauden pertsonei laguntza emateari eta Estatuko
Gobernuak onetsi zuen eta une honetan Diputatuen Kongresuan
zuzenketak aurkezteko tramitean dagoen lege-proiektuari
buruz ari gara.

Europako Kontseiluak mendekotasunari buruz emandako
definizioaren arabera, autonomia fisikoa, psikikoa edo
intelektuala galdu izanarekin edo autonomia fisikorik ez
izatearekin zerikusia duten arrazoiengatik eguneroko
ekintza arruntak burutzeko...

LEHENDAKARIAK: Barkatu. Gogoratu behar dizuet
legebiltzarkide bat esku hartzen ari dela. Behin berriro
ere isiltasun apur bat eskatzen dizuet. Eskerrik asko.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

... laguntza edo asistentzia behar duten pertsonen egoera
da mendekotasuna.

Espainian 2005ean mendekotasun-egoeran dauden 2.782.590
pertsona zeuden zerrendetan, eta, Mendekotasunaren Liburu
Zuriaren arabera, nork bere burua zaintzearekin,
etxebizitzaren barruan mugitu ahal izatearekin edota
oinarrizko funtzio mentalekin zerikusia duten eguneroko
bizitzako oinarrizko jardueretako batzuk laguntzarik gabe
egin ezin dituzten pertsonak dira, eta, aipatutako liburu
zuri