Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko Manuel Huertas Vicente jaun txit argiak Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu jaun txit gorenari egindako itauna, bere laugarren atalean dirulaguntza hartzen duten ikastegiek bete behar dituzten baldintzak jarri eta b) zatian familiek ikastegiek hartzen dituzten dirulaguntzen arauera egin beharreko diru-ekarketak zehazten dituen Hezkuntza Sailaren 1984eko urtarrilaren 30eko aginduari buruz.
1984.06.06
4
03:19

Jatorrizko ekimenak

02\10\04\01\00001Familien ekarketei buruzko Hezkuntza Sailaren 84garreneko Urtarrilaren 30eko Aginduaren legetasuna (1984garreneko martxoaren 2ko ELAO) ikastegi subentzionatuek izan behar dituzten baldintzei buruzkoa, b) apartatua.

Izapideak

-

Hizlariak

Huertas Vicente, Manuel (SV-ES LT) (02:01)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (02:12)Bideoa ikusi

Huertas Vicente, Manuel (SV-ES LT) (02:17)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (00:00)Bideoa ikusi

Ordena-kontu.

Leizaola Azpiazu, Joseba Andoni (NV LT) (00:05)Bideoa ikusi

Testua

Boskarren gaia: "Euskal Sozialistak-Legebiltzar Taldeko
Manuel Huertas Vicente jaun txit argiak Hezkuntza
Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu jaun txit gorenari
egindako itauna, bere laugarren atalean dirulaguntza
hartzen duten ikastegiek bete behar dituzten baldintzak
jarri eta b) zatian familiek ikastegiek hartzen dituzten
dirulaguntzen arauera egin beharreko diruekarketak zehazten
dituen Hezkuntza Sailaren 1984eko urtarrilaren 30eko
aginduari buruz".

Itaungilearen txanda. Hizpidea Manuel Huertas Vicente
jaunak dauka.

HUERTAS VICENTE jaunak: Lehendakari jauna, legebiltzarkide
jaun-andereok, aurreko legegintza aldian gure taldeak -egun
mintzatoki honetara gakartzanaren -antzeko berezitasundun
itauna aurkeztu zuen. Itaun hura ez zen iritsi, eta batipat
hau azpimarratu nahi dugu, hots, Hezkuntza Saileko manuak
berdinak edo antzekoak izanik ere, ba daudela haietan
nabarmendu nahi ditugun zenbait alde.

83.eko manua, norbanako ikastetxeekiko dirulaguntzei
buruzkoa, honela baieztatuz hasten denean zuritu edo
arrazoipetzen da: "nahitaezko irakaskuntzaren
dohangotasunezko konstituzio-sortaraua mailaka lortzeko
xedez ... ", etabar. Halabaina, 84.eko manuak xede honi -
oso egokiro eta aldi berean, ene ustez, bitxiki- ikastetxea
hautatzezko askatasunaren sortarauari erantzutea jartzen
dio aurretik, eta ondoren mailaka dohangotasunera jotzea
errepikatzen du berriro.

Bi sortarau hauek dira, hain zuzen ere, aipatuko ditudanak,
zeuk, Sailburu jauna, horrek manu hau legezkotasunari
loturik dagoenentz esan diezadazun alde batetik, ikastetxea
hautatzezko askatasuna, nahitaezko irakaskuntzaren
mailakako dohangotasuna, eta hau aipatzezko ikuspegi
batetatik. 1980garreneko abenduko Dekretoaz ari naiz,
eskuraketen dekretoaz, hor, Autonomia Elkarteari Hezkuntzan
dagozkion aginteei buruz, bere h) idazatian hau bait dio,
hots, irakaskuntzarekiko dirulaguntzak emateko txostenen
bideak egitea eta erabakia gutxienezko batzuri doitu behar
zaizkiela bait dio, Estatuak orokortasunez ezar