Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Europako Batasunetik datozen diru-sarreretan 2007-2013 aldian izango den galerari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2006.06.02
33
07:17
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00134Europako Batasunenik datozen diru-sarreretan 2007-2013 aldian izango den galerari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (09:48)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (10:00)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (10:06)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (10:15)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (10:23)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (10:31)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (10:39)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (10:44)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (10:50)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:53)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Eusko Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, Europako
Batasunetik datozen diru-sarreretan 2007-2013 aldian izango
den galerari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena". Eta proposamena egin duen taldearen txanda
denez, Euskal Talde Popularra ordezkariak dauka hitza.
Damborenea jauna, zurea da hitza.

DAMBORENEA BASTERRECHEA jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Tira, adierazi nahi dut heldu ginela printzipioz erdibide
batera, baina puntu honetara heltzen apur bat luzeago joko
zuelakoan ginen. Hura erredaktatzen ariko dira.

Baina tira, esku artean dugun hariari helduz, ondorengoa
dela azaldu nahi nuke; alegia, zuek guztiek dakizuen
bezala, Europar Batasunak fondo batzuk banatzen dizkie
Batasuneko herrialdeei (egitura-funtsak dira, kohesio-
funtsak) eta, abenduan izandako azken negoziazioaren
ondoren, Espainiak eta, ondorioz, bere gainontzeko
autonomia-erkidegoek sarrera batzuk izateari utziko diote:
benetan, milaka milioi euro gutxiago.

Egun, alferrik da beharbada negoziazioa ona edo txarra izan
ote zen eztabaidatzea; eta, bistan denez, negoziazioa
itzela izan zela dioen Alderdi Sozialistaren zuzenketa bat
dagoen arren, bada, jasotzen genuen diruaren erdia galtzen
dugunean, zaila da berrestea negoziazioa itzela zela,
ikusita onura handienak herrialde aberatsenek dituztela
eta, nolabait, Europar Batasuneko herrialde txiroenak
ateratzen direla kaltetuen; baina tira, Alderdi Sozialistak
aplikatutako elkartasun-irizpide berriak izango dira,
Espainian ez ezik, Europan ere, eta horregatik zoriontzen
bide dute euren burua, Euskal Herriari dagokionez, orain
arte jasotzen genituen fondoen % 47 jasoko dugulako.

Arestian esaten nuenez, ez du jada merezi beharbada
negoziazio hori kritikatzea edo ez. Egin dute, egin, eta
orain fondoekin zer gertatzen den ikustea da bidezkoa,
jasotzen genituen fondoen erdiarekin, ea nola banatuko
dituzten. Ildo horretan, esan dezagun abendu hartatik bost
hilabete igaro