Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Interpelazioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari egina, ikasliburuen doakotasuna Euskadi osoan martxan jartzeari buruzkoa.
2006.06.02
33
07:17

Jatorrizko ekimenak

08\10\04\01\00053Ikasliburuen doakotasuna Euskadi osoan martxan jartzeari buruz

Izapideak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak erantzun du

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (17:55)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (18:05)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (18:18)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (18:23)Bideoa ikusi

Testua

Eta hori esan ondoren, hel diezaiogun gai-zerrendari. Gai-
zerrendako hamaikagarren puntua: "Interpelazioa, Iñaki
Oyarzabal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza,
Unibertsitate era Ikerketa sailburuari egina, ikasliburuen
doakotasuna Euskadi osoan martxan jartzeari buruzkoa".
Oyarzabal jaunak dauka hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Sailburu jauna, sei urte daramatza Ganbera honek
ikasliburuen doakotasuna bermatuko lukeen plan bati ekiteko
Jaurlaritzari eskatzen.

2000. urtean onetsi zen lehenengo aldiz era horretako
ekimen bat. Legez besteko proposamen bat zen. Sei
hilabeteko epea ezarri zitzaion Jaurlaritzari ikasliburuen
doakotasuna bermatzeko familiei.

2001ean, eta Legebiltzarraren aginduari erantzunik eman
gabe, Jaurlaritzak, lehendakariordearen bidez, esan zigun
formula aztertzen ari zela. Jadanik erabakita zegoen
familiei laguntza zuzenak emanez eta gastuaren bidetik
egingo zitzaiola aurre formulari, eta ez, hain zuzen ere,
aztertzen ari ziren beste formula batzuen bidez.

Hurrengo ikasturtean ere ez zen ezer egin. 2002an eta
2004an berriz ere ekimenak ekarri behar izan genituen
Ganbera honetara Jaurlaritzari eskatzeko doakotasun-sistema
bat ezar zezala ikasliburuentzat. Ederto, berriz ere ez
ziren bete Ganbera honen akordioak.

2005ean izendatu zintuzten sailburu, azkeneko hauteskundeen
ostean. Komunikabideen aurrean egin zenuen lehenengo esku-
hartzeetako batean zure iritzi partikularra zein zen esan
zenuen, eta adierazi zenuen ikasliburuak doan izatearen
aurka zeundela. Eta, horretaz gainera, familiei gaitzetsi
egin zenien ikasliburuentzat dirulaguntzak eskatu izana
kontuan hartuta, halaxe esan zenuen, aisian gehiegi
gastatzen dutela.

Ederto, horregatik, eta adierazpen horien aurrean,
Legebiltzar honetan berriro eztabaidatu zen doakotasun-
planaren beharra, jakin nahi baitzen zein ziren
Jaurlaritzaren planak. Akordio batera iritsi ginen,
proposamen bat adostu genuen, eta proposamen hartan
adierazi zitzaizun