Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

13
Galdera, Juana Iturmendi Maguregui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Garraio eta Herri Lan sailburuari egina, Bilboko Arangoiti auzoan dagoen igogailuari buruzkoa.
2006.06.02
33
07:17

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00061Bilboko Arangoiti auzoan dagoen igogailuari buruz

Izapideak

Garraio eta Herri Lanetako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (18:31)Bideoa ikusi

Garraio eta Herri Lanak Saila, sailburua (Eserlekutik) (18:32)Bideoa ikusi

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (18:32)Bideoa ikusi

Garraio eta Herri Lanak Saila, sailburua (18:34)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko. Hurrengo puntura joango gara.
Gai-zerrendako hamahirugarren puntua: "Galdera, Juana
Iturmendi Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
Garraio eta Herri lan sailburuari egina, Bilboko Arangoiti
auzoan dagoen igogailuari buruzkoa". Iturmendi andrea,
zurea da hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Galdera egintzat emateko.

LEHENDAKARIAK: Mila esker. Sailburu andrea, zurea da hitza.

GARRAIO ETA HERRI LAN SAILBURUAK (López de Guereñu Ansola):
Bai, zure baimenarekin bertatik hitz egingo dut.

Bai, esango dizut Garraio eta Herri Lan Saila beharrezko
neurri guztiak hartzen ari dela ahalik eta lasterren
bermatu ahal izateko kalitatezko zerbitzua Arangoiti auzoko
igogailuari dagokionez.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko. Iturmendi andrea, zurea da
berriro hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Sailburu andrea, zure erantzunak ez dit balio, ez zait
nahikoa iruditzen, egoera honetan gertatzen ari den guztia
kontuan hartuta.

Zuk dakizun bezala, igogailu horren ustiapena 62an hasi
zen, nahiz eta emakida 54koa den; hau da, 44 urte
daramatza. 2053an amaitzen da, Jainkoak konpontzen ez badu
edo zuk konpontzen ez baduzu. Gutxi gora-behera 5.500
biztanle dituen Bilboko auzo bati, Arangoitiri, eskaintzen
dio zerbitzua. Agian jakingo duzu, baina Bilboko auzo
hori... segur aski sarbide okerrena duen eta lotunerik
okerrenak dituen auzoa izango da, garraiobide baten mende
baitago batez ere, aipatutako igogailuaren mende, alegia.

Zein da egoera? Bada, zerbitzua ez dela baldintza egokietan
eskaintzen, sarri matxuratzen da, abenduan bi hilabete egin
zituen geldi, martxoaren 20tik apirilaren 27ra zazpi aldiz
geratu da jendea barruan, ura sartu izan da, aireztatzeko
ateak irekitzen dituen gailuak askotan huts egiten du,
deskarga elektriko txikiak ematen ditu, gelditu egiten
da... Ohartu zaitez, maiatzaren 31n, eta Deustuko Distritu
Kontseiluaren batzorde teknikoaren bidez (auzo hori