Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mozioa, M.ª Gemma Zabaleta Areta Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, mendekotasun legearen gaineko hitzarmenari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2006.09.29
39
07:05
Dei-aldiko hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\03\00\00023Mendekotasun legearen gaineko hitzarmenari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (10:44)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (10:52)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (10:57)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (11:02)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:13)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (11:22)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (11:28)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (11:32)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (11:33)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:40)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:43)Bideoa ikusi

Testua

Orain gai-zerrendako hirugarren puntura joango gara.
Taldeen arteko adostasuna dagoenez, hala eskatu digute. Eta
orain gai-zerrendako hirugarren puntua ikusiko dugu:
"Mozioa, María Gemma Zabaleta Areta Euskal Sozialistak
taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, mendekotasun legearen
gaineko hitzarmenari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena". Eta proposamena egin duen taldearen txanda
denez, Zabaleta andreak dauka hitza.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Legebiltzarkide jaun-andreok, gaur eztabaidatuko dugun
mozioa uda aurreko azkeneko osoko bilkuran ikusi genuen
interpelazioaren ondoriozkoa da. Eta zoriak nahi izan du
agian Diputatuen Kongresuan, batzordean, pertsonen
autonomiaren lege-proiektua bozkatu eta handik egun
batzuetara eztabaidatzea hemen. Beraz, talde guztiek
adierazi dute jada beren iritzia.

Nire interpelazioaren hasieran esan nuen proiektu honek
ahalik eta babes politikorik handiena izatea gustatuko
litzaidakeela, izan ere, proiektu honek gizarte-eskubide
eta prestazioen estaldura berriak ziurtatzen dizkie ahulen
diren sektoreei, hain zuzen ere, bizitza autonomiaz
bizitzeko gaitasunik ez duten arren bizitza duina izan
behar dutenei.

Baina sentimen gazi-gozoa dut, lege-proiektuak ezkerraren
babesa (Ezker Batuarena, Bloke Nazionalista Galiziarrarena,
eta Esquerra Republicanarena), eta Alderdi Popularraren
eskuinaren babesa lortu duen arren, ez duelako lortu bere
erakunde-ardura dela eta Euskadiko alderdirik
garrantzitsuenetako bat denaren babesa, hau da, Euzko
Alderdi Jeltzalearen babesa. Izan ere, bere da
Jaurlaritzaren euskarria, eta bere esku ditu gai honen
gaineko eskumena duten bi foru-aldundi.

Beraz –eta hau garrantzitsua iruditzen zait–, Euzko Alderdi
Jeltzalea da gobernuko ardurak dituen arren legearen
adostasunarekin bat egin ez duen Espainiako Estatu osoko
alderdi bakarra. Horra beste berezitasun bat, baina
desadostasunean oinarritutakoa.

Horrenbestez, kezkagarria iruditzen zaigu legea aplikatu
behar duenak