Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, seme-alabak dituzten familiei laguntza eta babesa emateari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2006.09.29
39
07:05

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00152Seme-alabak dituzten familiei laguntza eta babesa emateari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:46)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (12:53)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (12:59)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (13:06)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (13:12)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:20)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (13:26)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (13:31)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (13:37)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (13:42)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:45)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntura joango gara: "Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, seme-alabak dituzten familiei laguntza eta
babesa emateari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Eta, proposamena egin duen taldearen txanda denez, Quiroga
andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Errepideei buruzko eztabaida horren ondoren, geure buruei
galdetu beharko genieke hemendik urte batzuetara egiaz
auto-ilara horiek izango ote ditugun. Izan ere, biztanleria
asko murrizten bada, agian errepide bikainak egingo ditugu,
baina oso jende gutxik erabiltzeko. Eta horrexegatik ekarri
du gaur hona ekimen hau Alderdi Popularrak.

Ekimen hau martxoan aurkeztu genuen, Justizia Lan eta
Gizarte Segurantza Sailaren asmoak ezagutu ondoren,
familia-plan berriak barne hartzen dituen seme-alabak
dituzten familientzako laguntzen berri izan ondoren.
Hilabetetan iragarri zuen sailak seme-alabak dituzten
familiei emandako laguntzak handituko zituela, eta laguntza
horiek lehenengo jaiotzatik hasita emango zirela. Haatik,
legebiltzarkideok, proposatutako igoerak benetan txikiak
zirela ikusita, gure taldeari iruditu zitzaion horiek ez
datozela bat gure diru-kutxak bizi duen finantza-egoera
indartsuarekin. Horixe errepikatu zuen behin eta berriz
Jaurlaritzako lehendakariordeak aurrekontuen eztabaidan.

Beraz, aurrekonturik eza ez da aitzakia. Bai, ordea, gure
gobernuaren borondate politikoa, berriz ere erakutsi baitu
ez duela apustu ausartik egin nahi gizarte honen
etorkizunaren alde, gizarte honen jarraipenaren alde,
horren lekuko baitira erkidego honetan seme-alabak dituzten
familiak.

Orain dela astebete lehendakaria entzun genuen etorkizuneko
gizarterako helburuak proposatzen. Eta nik hauxe galdetzen
diot neure buruari: Zenbatentzat? Familiaren aldeko
apustuak izan behar luke gobernu baten politiken ardatz,
horiek direlako gizartearen oinarrizko zutabe.

Legebiltzarkideok, pentsatzekoa da gainerako talde
politikoek