Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Interpelazioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzaren mendeko haur-eskolen sare osoan jantoki-zerbitzua martxan jartzeari buruzkoa
2006.11.03
43
07:50

Jatorrizko ekimenak

08\10\04\01\00076Eusko Jaurlaritzaren mendeko haur-eskolen sare osoan jantoki-zerbitzua martxan jartzeari buruz

Izapideak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak erantzun du

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (18:06)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (18:13)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (18:20)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (18:26)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamaikagarren puntura joango gara:
"Interpelazioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde
Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzaren mendeko
haur-eskolen sare osoan jantoki-zerbitzua martxan jartzeari
buruzkoa".

Oyarzabal jauna, zurea da hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Sailburu jauna, duela urtebete inguru, 2005eko urriaren
21ean, Legebiltzarrean, Ganbera honetan bertan, ebazpen bat
onetsi genuen Jaurlaritzari, eta zehatz-mehatz zure
sailari, eskatuz, martxan jar zezala..., zehatz-mehatz
honako hau zioen: "Martxan jar dezala 2006ko irailerako
jantoki-zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazioaren mendeko haur-eskolen sare osoan,
finantziazio-irizpideak ikastetxe publikoetako gainerako
jantokietakoekin homologatuz".

Gure ustez –orduan esan genuen– haur-eskoletan jantokiak
familientzat arrazoizkoa den prezioan martxan jartzea
funtsezkoa da (funtsezkoa zen eta da) baldin eta denok
konpartitzen ditugun eta orduan ere denok konpartitzen
genituen politikak, lana eta familia uztartzeko politikak,
sendotu nahi baditugu.

Talde Popularraren ustez, jantoki-zerbitzua oraindik ere
(orduan hala zen eta orain ere hala da, sailburu jauna)
oinarrizko elementua da, oinarrizko elementua da
eskaintzaren kalitatean, eta zuzenean aukera-berdintasuna
eta gurasoak lanaren munduan txertatzea erraztea du
helburu.

Baina zuek ez duzue eskatutakoa bete. Gaur goizean hemen
betetako eta bete gabeko eskariak eztabaidatu ditugu, eta,
segur aski esango diguzu Ganbera honetan autodeterminazio-
eskubidea ere onetsi zela eta ez dela... Aizu, baina egia
da beste hainbat gauza ere onetsi direla, eta, esate
baterako, Israelgo Legebiltzarrari eskaerak luzatu
zaizkiola... Baina, bueno, egia da, nik uste dut
Jaurlaritzari zerbait eskatzen dionean legebiltzar-agindu
batek duen zilegitasunari beste era batera egin behar
zaiola jaramon. Nik uste dut interes irmoagoa jarri