Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, zinemagintzan inbertitzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2006.11.10
44
10:16

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00219Zinemagintzan inbertitzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari. (15:00)

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (15:00)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura. (15:01)

Berriro ekin zaio bilkurari. (15:08)

Aldeko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (15:13)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (15:24)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (15:29)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (15:37)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (15:40)Bideoa ikusi

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (15:47)Bideoa ikusi

Maura Barandiarán, Fernando (PV-ETP LT) (15:51)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (15:53)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (Eserlekutik) (15:59)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (16:01)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (Eserlekutik) (16:02)Bideoa ikusi

Botazioa. (16:04)Bideoa ikusi

Testua

Eta gai-zerrendako bosgarren puntuarekin hasiko gara:
"Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez
besteko proposamena, zinemagintzan inbertitzeari buruzkoa.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Celaá
andreak dauka hitza. (Marmarrak) Bost minutuko etena eskatu
didate. Hortaz, bost minutuko etena egingo dugu berriro
hasi baino lehen.

Eten egin da bilkura arratsaldeko hirurak eta batean.

Berriz ekin zaio bilkurari arratsaldeko hirurak eta
zortzian.

LEHENDAKARIAK: Bueno, arratsalde on guztioi. Berriro hasiko
gara. Eta proposamena egin duen taldearen txandarekin
jarraitzen dugunez, Talde Sozialistaren ordezkaria den
Celaá andreak dauka hitza. Mesedez, bilkura hastera goaz,
eta ea goizean baino isiltasun gehiago badago.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Bai, lehendakari andrea,
legebiltzarkideok, eskertzen dizkizuet akordiora iritsi
ahal izateko eman dizkiguzuen minutuak.

Aizue, lehengoan Luis Tosar aktore lugoarra, Corrupción en
Miami eta beste hainbat film egin dituena, entzun nuen,
hauxe esaten: "Galiziako ikus-entzunezkoak parerik gabeko
indarra du". Izan ere, legebiltzarkideok, Galizian urtero
fikzioko hamabost film luze, hogei dokumental,
telebistarako hamabi movie eta telebistako dozena erdi
serie ekoizten dira batez beste. Laburbilduz, hiru mila
pertsonari lana ematen dioten ehun eta berrogeita hamar
enpresa baino gehiago daude, berrehun milioi euro inguruko
negozio-bolumena dutenak. Horri buruz hitz egin nahi dugu.
Horri buruz hitz egin nahi dugu.

Haatik, horren ondoan, gure oroimenean dugu oraindik ere
orain dela hilabete batzuk Euskal Zinemagintzako Elkarteen
Plataformako koordinatzaileak EITBren Kontrolerako
Batzordean esandakoa. "Gaur arte" (2005eko otsaila zen),
hala zioen, "ez da sinatu Euskal Telebistak TBko movietan
parte hartzeko bidea, eta egiaz, TB movie baten kasuan
salbu, ETBk ez du TB movie bakar batean parte hartzen". Eta
benetan kezkagarriak diren bi ohar erantsi zituen. Lehena:
"Sektorea