Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Euzko Abertzaleak, Eusko Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Batua Berdeak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen kidego nazionalen estatutu juridikoa aldatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2006.11.10
44
10:16

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00243Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen kidego nazionalen estatutu juridikoa aldatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (16:35)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (16:40)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (16:52)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Madrigal Jiménez, Joana (SV-ES LT) (16:57)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (17:07)Bideoa ikusi

Erauskin Otegi, Miren Nekane (EAB LT) (17:09)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (17:12)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Porres Azkona, Juan (EA LT) (17:16)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (17:22)Bideoa ikusi

Madrigal Jiménez, Joana (SV-ES LT) (17:25)Bideoa ikusi

Erauskin Otegi, Miren Nekane (EAB LT) (Eserlekutik) (17:30)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (17:31)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:35)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntura joango gara: "Euzko
Abertzaleak, Eusko Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Batua
Berdeak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko
proposamena, Justizia Administrazioaren zerbitzuko
langileen kidego nazionalen estatutu juridikoa aldatzeari
buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Mistoa-
Ezker Batua Berdeak taldearen ordezkaria den Karrera jaunak
dauka hitza.

KARRERA AGIRREBARRENA jaunak: Presidente anderea,
legebiltzarkideok, arratsalde on. Justizia Administrazioa,
aurrean duen lan-gatazka dela eta, egoera zailean dagoela
onartu beharra daukagu. Eta horixe da, hain zuzen ere, gaur
osoko bilkura honetan aurkezten dugun ekimen honen
iturburua, edo beharbada ardatza ere bai.

Administrazioaren baitan, estatutu juridiko desberdinek
arautzen dituzten langileen bi kolektibo mota aurkitzen
ditugu gaurko egunean: langile autonomikoak, alde batetik,
eta gorputz edo kidego nazionala, bestetik. Lehenengoei
dagokienez, Eusko Jaurlaritzak eskuduntza guztiak ditu bai
kudeaketan eta baita arauketan ere. Beste taldea, berriz,
Euskal Administrazioak kudeatu dezake, baina Estatuko
araudia aplikatu behar dio. Azken talde honetan daude
Justizia Administrazioko langileak. Ofizial, laguntzaile
eta epaitegietako agenteen artean, gutxi gorabehera 2.100
langile dira, eta horien errebindikazioa aspalditik dator,
ia Jaurlaritzak Justiziako langileen eskuduntza jaso
zuenetik, epaile, idazkari eta fiskalak salbu ditugula.

Ezker Batuarentzat, parekatzea eskatzea aldarrikapen
logikoa da eta justifikazio osoa du, eta departamentuak
honen inguruko konpromisoak hartu zituen Jáureguiren
garaian, kudeaketaren transferentzia eman zen momentutik,
eta gero 2001ean Intxaurraga sailburua zenean ere, honelako
zerbait, bide horretatik jo zuten. Hala ere, egoera legala
eta kidego propioak eratzeko ahalmena ez izateagatik, ezin
dugu osotasunean lortu. Beraz, auzi honetan, erantzukizunak
gure instituzioetatik urrunago