Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

15
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, alokairuko etxebizitza sozialetarako zozketetan Euskadiko gazteen eta pertsona behartsuenen parte-hartzea bermatzeko neurriak hartzeari buruzkoa
2006.11.10
44
10:16

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00098Alokairuko etxebizita sozialetarako zozketetan Euskadiko gazteen eta pertsona behartsuenen parte-hartzea bermatzeko neurriak hartzeari buruz

Izapideak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (21:02)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (21:03)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (21:05)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (21:06)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamabosgarren puntura pasako gara: "Galdera,
Arantza Quiroga Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina,
alokairuko etxebizitza sozialetarako zozketetan Euskadiko
gazteen eta pertsona behartsuen parte hartzea bermatzeko
neurriak hartzeari buruzkoa"

Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Eta neu ere bat nator nire taldearen presidenteak
esandakoarekin, penagarria baita ordu hauetan aritzea
euskal gizarteak duen arazo nagusietako bat,
etxebizitzarena, alegia, eztabaidatzen, eta, batez ere,
gazteei eta zailtasun ekonomiko bereziak dituzten pertsonei
eragiten dien gaia izanik.

Galdera oso zehatza da, sailburu jauna. 2006ko apirilaren
27an, osoko bilkuran honako legez besteko proposamen hau
onetsi zen: "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari
eskatzen dio Legebiltzar honetara bidali beharko duen
Etxebizitza Bideratzeko Planean zenbait neurri sar ote
daitezkeen azter dezan (gutxieneko diru-sarreraren muga
kentzeko aukera ere bai), alokatzeko etxebizitza sozialen
zozketetan euskal gazteen eta oro har pertsonarik
behartsuenen parte-hartzea bermatzeko". Zure sailak nola
bete du Legebiltzarrak 2006ko apirilaren 27an emandako
agindua?

Eskerrik asko, lehendakari andrea.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea. Etxebizitza
sailburuak dauka hitza.

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK (Madrazo
Lavín): Eskerrik asko, presidente andrea. Quiroga anderea,
jaun-andreok.

Nik hiru oinarrizko gai kokatuko nituzke zuk
planteatutakoari erantzuteko, eta, hain zuzen ere,
alokatzeko etxebizitzak pertsonarik behartsuenei eta
gazteei esleitzeko bidea erraztea dute helburu. Lehenik eta
behin, diru-sarreren baldintza, gutxieneko baldintza, bi
kolektibori kendu zaie: mugimen-urritasunak dituztenei eta
genero-indarkeriaren biktimei. Bigarrenez, oinarrizko
errentaren edo larrialdietarako gizarte-laguntzen bidez
jasotzen diren diru-sarrerak soldatatzat hartzen