Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

16
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideeak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, etxebizitza babestuak ikuskatzeko zerbitzu publiko bat sortzeari buruzkoa
2006.11.10
44
10:16

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00099Etxebizitza babestuak ikuskatzeko zerbitzu publiko bat sortzeari buruz

Izapideak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (21:08)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (21:09)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (21:10)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (21:12)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARIAK: Ba hurrengo puntura joango gara: "Galdera,
Arantza Quiroga Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina,
etxebizitza babestuak ikuskatzeko zerbitzu publiko bat
sortzeari buruzkoa".

Quiroga andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea. Eta
eserlekutik, zure baimenarekin, galdera egiteko, oso
zehatza baita.

Eta, gainera, Alderdi Popularraren aspaldiko aldarrikapena
da, eta, halaber, esan behar dizut, sailburu jauna, ez
dugula amore emango zuk etxebizitza babestuen erabilera
ikuskatuko eta kontrolatuko duen eta Etxebizitza Sailaren
mende egongo den ikuskaritza-zerbitzu publiko bat sortu
arte.

Legealdi honetan Osoko Bilkura honek bi aldiz eskatu du, bi
aldiz onetsi du Jaurlaritzari eskatzea etxebizitza
babestuak ikuskatzeko zerbitzu publiko bat sortzeko, eta
gaur galdetu nahi dizugu ea hasi zaren betetzen 2005eko
azaroaren 25eko eta 2006ko otsailaren 17ko osoko bilkuretan
hartutako akordioak.

Besterik ez. Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea. Sailburu
jauna, zurea da hitza.

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK (Madrazo
Lavín): Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Ea zuek ere tokiren batean edo bestean aurrera egiten
duzuen norabide horretan! Espainian beste inon ez da egiten
Euskadin egiten dugunaren antzeko ezer. Ea zuen ahaleginak
eta zuen apustuak eraginen bat duen zuen sineskideen
artean!

Jaurlaritzaren barruan Funtzio Publikoaren arduradunekin
hizketan ari gara Euskadiko etxebizitza babestuak ikuskatu
eta zigorrak ezartzeko zerbitzu publikoa sendotzeko, eta
ziur gaude epe laburrean gauzatuko dugula Jaurlaritzak eta
Legebiltzarrak konpartitutako helburu hori.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Quiroga andrea, zurea da berriro hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Begira, sailburu jauna, erantzun horixe bera hainbeste
aldiz entzun dugu, egia esan, egia esaten ari zarela
sinestea jadanik... Jadanik fede ona ahitu egin