Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

17
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, etxebizitza babestuen iruzurraren aurkako borrokan erakundeak elkarlanean aritzeari buruzkoa
2006.11.10
44
10:16

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00100Etxebizitza babestuen inguruko iruzurraren aurkako borrokan erakundeak elkarlanean aritzeari buruz

Izapideak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (21:13)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (21:14)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (21:16)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (21:17)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamazazpigarren puntura joango gara:
"Galdera, Arantza Quirogak Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
sailburuari egina, etxebizitza babestuen iruzurraren
aurkako borrokan erakundeak elkarlanean aritzeari
buruzkoa".

Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Eta, etxebizitza babestuetako iruzurraren aurkako
borrokarekin jarraituz, Osoko Bilkura honek, hemen
adostutako akordio baten bidez, Jaurlaritzari eskatu zion
euskal udalen lankidetza antolatzeko Eudelen bidez
etxebizitza babestuaren erabileran iruzurraren aurka
borroka egiteko. Eta galdetu nahi dizugu ea zer jarduera
gauzatu dituen zure sailak otsailaren 17an osoko bilkuran
hartutako akordioa betetzeko.

Besterik ez, eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea. Sailburu
jauna, zurea da hitza.

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK (Madrazo
Lavín): Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Ederto, halaxe da, euskal udalekin eta beste hainbat
erakunde pribaturekin elkarlanean eta lankidetzan aritzeko
lanean ari gara Euskadiko etxebizitza publikoaren parkea
ikuskatzeko eta zigorrak ezartzeko prozesua indartzearren
egiten den lana eraginkorra izan dadin. Alde horretatik,
lankidetza ona da. Berez, udalek, esate baterako,
erroldetako datuak, uraren kontsumoari buruzkoak eta beste
hainbat ematen dituzte, eta oinarrizko datuak dira
etxebizitzaren egoera egiaztatzeko, eta esan behar da hori
idatziz egiten dela, idatziz egindako ziurtagirien edo
telefono bidezko jakinarazpenen bidez.

Udaltzaingo batzuk ere, gero eta gehiago, txostenak egiten
ari dira Eusko Jaurlaritzako etxebizitza babestua
ikuskatzeko zerbitzuak eskatuta, eta udaltzaingoen txosten
horiek oso garrantzitsuak dira etxebizitza horren egoeraren
erradiografia ziurra egin ahal izateko.

Nolanahi ere, esango dizut ikuskaritzak zailak gertatuko
liratekeela baldin eta euskal udalen lankidetza arduratsua
izango ez bagenu.

Eskerrik