Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

18
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, Euskal Autonomia Erkidegoan haurrei eta nerabeei laguntza emateko zentroek izan behar dituzten baldintzei buruzkoa
2006.11.10
44
10:16

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00101Euskal Autonomia Erkidegoan haurrei eta nerabeei laguntza emateko zentroek izan behar dituzten baldintzei buruz

Izapideak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (21:20)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (21:21)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (21:22)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (21:23)Bideoa ikusi

Testua

Ba hemezortzigarren puntura joango gara: "Galdera, Arantza
Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, Euskal
Autonomia Erkidegoan haurrei eta nerabeei laguntza emateko
zentroek izan behar dituzten balditzei buruzkoa".

Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Eta jar gaitezen serio, gai hau oso serioa baita, eta
galdera zuzenean egingo dizut: Jaurlaritzak ba al du
asmorik 2006. urtea amaitu aurretik, eta 2006ko apirilean
Legebiltzarrak emandako agindua betez, haurrei eta nerabeei
laguntza emateko zentroei buruzko dekretua onesteko? Eta
beste galdera bat: Zein fasetan dago dekretu hori?

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea. Etxebizitza
sailburu jauna, zurea da hitza.

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK (Madrazo
Lavín): Eskerrik asko, lehendakari andrea. Eta azkenekoa
da, Quiroga andrea.

Ederto, urtearen amaierarako eginda izango dugu dekretua
edota, hobeto esanda, dekretuaren zirriborroa. Ordurako
diputazioekin adostuta egongo da, eta administrazio-
tramiteak faltako dira, errazena izaten dena, alegia. Kasu
honetan konplexuena diputazioekin adostasun batera iristea
zen, eurak baitira zentro horietako askoren ardura dutenak.

Nolanahi ere, urtearen hasieran hasi ginen dekretuaren
lehenengo zirriborroa egiten, eta nahi izan genuen bertan
profesionalen eskubideei eta obligazioei buruzko xedapen
orokorrak, zentroen tipologia, egoitza izango diren
zentroen baldintza materialak eta funtzionalak... jasotzea.
Haurrei eta nerabeei laguntza ematen dieten zentroak ikusi
ditugu, azterketa teknikoak egin dira, foru-diputazioekin
hizketan ari gara eta gogor lan egiten ari gara, eta nik
uste dut esan dezakegula urtearen amaierarako diputazioekin
adostutako testu bat izango dugula. Ezin izango dugu
onetsi, eta espero dugu datorren urteko lehenengo sei
hilabeteetan onestea.

Baina garrantzitsuena da akordioa, eta oso akordio
garrantzitsua da,